Ni neu

Gartxot Arregi ( Andoain 1977 )

Haurtzaroan Andoaingo Taller Creativo-ko egonaldiak, nire doai sortzaileak piztu zituen. Autodidakta argazkilaritza analogikoan, baliabide honekiko harremana zaletasun bezala mantendu izan da beti.
Interes handia egunerokotasuna irudikatzen, begirada pertsonal batetik, bai nere ingurunean zein bertatik at ere.
Zenbait argazkilaritza lan egitearen ondorioz, mundu dijitalaren inguruan eta nere lanak ondo egiteko beharrezkoak ditudan ezagutzak eskuratzeko beharraren hausnarketa sortzen zait.
Azken urteak argazkilaritzan nere ezagutzak zabaltzen eman ditut Grisart argazkilaritza eskolan (Bartzelona) zenbait kurtso eginez, CFD eskolan zenbait tailer eginda eta baita ere Positivo-Directo (Bartzelona) taldearekin.
Azken urteetan espazioa publikoen esku-hartzeak nere interesa bereganatu du eta zenbait lan burutu ditut irrika hori asetu nahiean. Era berean Bizibideak proiektuaren erakusketa ere aurkezten aritu naiz, non, espazioarekin jolasteko irrika ere jorratzen dudan.