Andoaingo Kale Nagusia biziberritzeko plana

2014ko irailean Arte Ekintza kolektiboko Edurne Pisador eta Olaia Zapirain, Andoaingo Udalaren ekimenaren berri eman zidaten eta horrekin batera bertan parte hartzeko gonbitea luzatu. Udalaren ekimena, Kale Nagusian kokaturiko 3 esku-hartzeeez osatuta zegoen: Kale Nagusia eta Kale Berria arteko eskailerak margotzea, itxita dauden 3 dendetako erakusleihoak biniloz apaintzea eta Correos pareko paretan mural bat egitea.

Arte Ekintzak eskaileren murala egiteko konpromezua bere gain hartzen zuten eta Edurne “ormak irekitzeko” nere irrikaren jakitun izanik, Correos pareko paretan murala egiteko proposamena luzatu zidan. Etxe bat osatuko lukeen ideia sortu zen eta Alaitz Bikuñak eta biok konpromezua hartu genuen bertan lan bat sortzeko.  Jarrain Iñaki Gozalo Erro “Wentxi”  erakusleihoetan lana egiteko konpromezua ere hartu zuen, beraz, osatua zegoen Kale Nagusiko 3 esku-hartzeen egileak.

Otsailean Wentxik bere lana aurkeztu zuen eta maila altua erakutsi zuen argazki zaharrez eta bere marrazkiez osatutako 3 erakusleihoentzako bere lanetan. Lan potentea eta Kale Nagusia kolorez jantzi zuena. Herritarren harrera ere oso ona izan zen eta beste esku-hartzeen egileok larritzen ere hasi ginen ez ote zuen Wentxik maila oso altua jarri lehenengo lana izateko. Eguraldia beti da baldintza sahiestezina Andoainen eta honek beste lanak atzeratzea ekarri zuen. Horrela, lan guztiak batera aurkeztu beharrean, banaka eta memetu ezberdinetan aurkeztea erabaki genuen. Maiatzean eguraldiak tregua bat eman zuen eta Arte Ekintzako emakumeak eskaileretako murala hasi eta osatu zuten. Berriro ere maila altua eta herritarren harrera oso ona. Eskaileretako grisa desagertarazi eta kolorez jantzi zuten ingurua. Garai haietarako Alaitz eta biok larritzen ere hasi ginen…maila mantenduko al genuen?

Etxe bat sortzeko ideia,  argazkiz egitea pentsatu genuen hasiera batean, baina, denbora aurrera joan ahala, argi ikusi genuen kontrabentanak eta lore fisikoak  indarra emango ziola lanari. Hiru irudien bidez, sakonera bisuala sortuko genuen eta objetu fisikoekin errealitae puntu hori. Zenbait leiho enpresa bisitatu genituen, egurrezko kontrabentanak lortzeko. Beste lan garrantzitsua, argazki egiteko kokapen egokia lortzea zen. Sortu nahi genuen irudiaren ezaugarriak betetzen zituzten bi etxe topatu genituen:  Etxeberrieta auzoko atzekaldean bata eta Kale Nagusian bertan bestea. Beste eginbeharrak genituenez, lana osotasunean burutzea luzatu egin zitzaigun eta azken fase hau egitea asko kostatu zitzaigun. Gure asmoa jende gaztea argazki eszena bakoitzean behar genituen pertsonaiak egiteko erabiltzea zen, baina, azkenean guk geuk ateratzea beste aukerarik ez genuen izan. Horrela, etxe baten eguneroko eszenak sortzetik, bizitzako oinarrizko beharrak diren – plazerrak direnak era berean-   jatea, lo egitea eta kaka egitea osatu zuten leihoetako 3 irudiak. Behin irudiak sortu, posprodukzio lanak egin eta inprimatu ondoren, muntaketa prestatu genuen.Uztaila erdialdeko larubata arratsalde bat pasa genuen muntatzen eta pentsatu bezala joan zen dena.

Orokorrean ondo geratu da esku-hartzea, nahiz eta hobetu daitezkeen zenbait gauza egon. Egia esateko lehen txoko utzia eta iluna izandakoak beste itxura bat hartu du; argia eta bizia. Hasieran jarritako helburua ondo bete dugula esan dezaket, esku-hartzearen bidez “orma irekitzea” lortu dugula eta lehen pareta traketsa zena, leku interesgarria bihurtu dugula.

Iada hilabete pasata,  harrigarria eta poztekoa herritar ugariren aldetik jasotako aipamenak eta zorionak. Azpimarratzekoa adin guztietako  herritarrak azaldutako harrera. Eskerrak eman herritarrei eta bizilagunei loreak ureztatzeagatik.

Mila esker bihotzez:  Wentxi, Edurne Pisador, Olaia Zapirain, Ixa & Iker , Ana Carrere ( eskeinitako konfiantza eta pazientziagatik),  Juantxo Arregi, Arantxa Garmendia ( muntaketa ekipo ezinobea) ,  Sabin, Axier Miron ( zuen etxeetan sartzen uzteagatik) , Jordi Vidal, Ander Olabe ( argazki saioetako figurante ezinhobeak) ,  Willy, Mikel Herce, Dani Pardavilla, Ventaki, Gorostidi, Elizondo, Gorri-Iztuitza ( baliabide teknikoak errazteagatik) eta Andoaingo Udalari gure lana erakusteko aukera emateagatik. Eta bereziki hiri Alaitz, zaren bezalakoa izateagatik. Zorionak denoi!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *