Author: admin

BIZIBIDEAK/GANARSE LA VIDA Erakusketa – KULTUR ETXEA, UDAL ERAIKINAK ETA HERRIKO KOMERTZIOAK. UHARTE (NAFARROA) 2017/12/14-2018/01/26

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa ezaguna nuen lehendik eta Bizibideak erakusketa bertan egitea proposatu nien zentroaren kudeaketaz arduratzen den lan taldeari. Zuzendaritza aldatu berria zegoen eta baita zentroaren norabidea ere; orain laboratorio formatua hartu zuen eta erakusketak ez zirela egiten azaldu zidaten eta bertan estantziak egin eta bertako lanak ekoizteko asmoa zutela.
Udaleko kultura teknikariarekin hitzegin nuen ondoren eta nere lanak erakutsi nizkion. Bizibideak erakusketa egiteko proposamena luzatu nion eta erakusketa aretoa ez zegonenez, Kultur Etxeko solairu ezberdinak erabiltzeaz gain, udal erakinak eta herriko komertzioak erabiltzea proposatu nuen. Kordoban eginda nuen proba bat erakusketa formato honekin eta ondo funtzionatu zuen. Uharte herri txikia izanik eta Kultur Etxea herriko plazan egonda, haren inguruan pertsonaiak banatzea egokia iruditu zitzaidan. Tamaina aldetik aproposa iruditu zitzaidan Uharte, nahiz eta pertsonaiak leku ezberdinetan banatu, oso sakabanatuak ez zirela geratuko pentsatu nuen. Erakusketa kalera ateratzeak, batetik, espazioarekin jolastea, eta bestetik, herritarrei gerturatzeko aukera ematen zidan.
Abenduaren 14ean, osteguna, jarri genuen irekiera ekitaldi eguna, eta urtarrila bukaera arte egongo zen ikusgai (tartean gabonak izanik, herriko komertzioetan erakusketa egotea egokia zirudin, hauen aldeko keinu bezala).  Diptiko bat egitea proposatu nuen, lanaren azalpen idatziarekin eta pertsonaien kokapenekin, kokapen ezberdinetan uzteko eta herritarrek erakusketaren nondik norakoa jakin zezaten. Emaitza ikusita, herritik tour moduko bat egiteko aukera ematen zuen.
Herria ondo ezagutzen zuen pertsona bat behar nuenez, nire lagun Murfiri laguntza eskatu nion. Logroñon nerekin erakusketa muntatzen egona zen. Batetik, lana ezagutzen zuen eta bestetik, uhartearrra izanik, pertsonaiak nun eta nola jartzeko gomendioak emango zizikidan. Udaletxeak eraikin publikoen baimenak eskatu zituen eta guk herriko komertzioekin hitzegin genuen. Harrera oso ona izan zen eta erraztasunak besterik ez zizikiguten eman. Onartu beharra daukat, formato berezi honen proposamenarekin joaten zarenean, ez dela erraza emaitza ikustea eta zaila egiten dela erakusketaren aurkezpena irudikatzea.

Horrela, Kultur Etxean zenbait pertsona jartzeaz gain, Udaletxea, Osasun Etxea, Ikastetxea, Ugazte Gazte Lokala, Euskaltegia eta Polikiroldegia izango lirateke eraikin publikoak. Zahar Etxean ere jartzeko asmoa zegoen baina Kultur Etxeko eraikinean zegoenez, kokapena berdina litzateke. Herriko komertzioei dagokionez, Bazar Mingo, Bar Itaroa, Oiezki Taberna, Cervecería Babylon, Farmacia Ildelina Blanco, Bar Casa Navarro, Carnicería Iriguibel Harategia, Verduras Zokoa Barazkiak, Pescadería Orrio Arrandegia eta Bar Restaurante Mahatsa.

Behin hori definituta, abenduak 12 asteartean Andoainen eraskuketa kargatu eta Uharte aldera gerturatu nintzen. Kultur Etxeko antzokia utzi zidaten bertan pertsonaia guztiak atera eta muntaia antolatzeko. Lehenik, urrun zeudenak jartzea erabaki genuen, hau da, furgonetaz eraman behar zirenak. Ondoren herriko plazan zeuden kokapenak eta azkenik, Kultur Etxea muntatuko genuke. Pertsonaien banaketari dagokionez, kokapen bakoitzarekin harremana izatea eta ahal zen neurrian, kaletik ere ikustea izan zen erabakitzeko arrazoiak. Horrela bada, arrantzalea arrandegian kantauri itsasoko oberena eskeintzen, agropunka barazki dendan Uharteko baratzak ematen dutena lantzen, txirrindularia polikiroldegian jo ta su entrenatu ondoren bere garaipena ospatzen,  tabernaria Mahatsa tabernan  edariak zerbitzatzeaz gain bere kontuak partekatzen, bakarlaria Ugazten bere kantu lasaiekin gazteen belarriak gozotu nahien, dantzaria euskaltegiko sarreran euskara ikastera doazen pertsonei agurra egiten, maleantea Itaroa tabernan plazako giroari neurria hartu nahian, ertzaina udaletxeko udal ajenteen bulegoan plaza kontrolatzen, ustela udaletxeko atarian jestioak egiten, lehendakaria liburutegiko leihoan plazako pertsonak agurtzen, eskalea zahar etxeko sarreran pertsona elduen eskuzabaltasuna probestu nahiean, suhiltzailea ikastetxean herriko haurren segurtasuna zihurtatzen, sendagilea Osasun Etxean gripeak neguan ematen duen lan karga arintzeko, bidaiaria Mingon eskaparatean bazarrean murgiltzea berez den bidaia errepresentatzen, sukaldaria Babylon tabernan bertako jaki goxoak aurkezten, txistularia Oiezkin goiko solairuak eskeintzen duen balkoian bere doinuak zabaltzen, artzaina bere txakurrarekin menditik herrira jeitsita Iriguibel harategian, apaiza Casa Navarron eguneroko hamaiketakoak bedeinkatzen eta erlezaina Ildelinaren farmazian gorpùtzaren oreka mantentzearren. Kultur Etxean postaria sarreran  banaketa lanetan, irakaslea erakusketaren idatziarekin batera, pelotaria, aizkolaria eta artekaria lehenengo solairuan beren desafiotan murgildurik, langilea igogailuan mantenimendu lanak egiten eta azkenik, alpinista sarrerako kristalezko fatxadan bertako ormatzarra nola igoko pentsatzen. Egia da, pertsonaien banaketa aukerak asko daudela, baina, erabaki behar banaketa nola egin. Aipatzea eta eskertzekoa, zenbait komertzio nere erakusketaren berri izan zutenean beren komertzioak eskeini izana . Orotara 26 pertsonaia izanda, esandakoa, aukeraketa egin beharra dago..

Garaiz iritsi nintzen eta azkenengo detaileak denboraz egiteko aukera izan nuen. Garrantzitsua iruditzen  zait irekiera ekitaldia egitea nere lanaren sorkuntzaren testuingurua  eta nondik norakoa azaltzearren . Bestetik, gustoko dut luntx moduko bat egitea, herritarrekin kontaktua egoteko eta une atsegin bat igarotzeko. Erakusketa aretoak aukera ematen badu, pertsonaiak sortzeko argazki saio guztietako irudiak biltzen dituen proiekzio bat jarrri oi dut eta kasu honetan bezala, aukerarik ez badago, irekieran erakusten dut. Eskertzekoa Uharteko Udalak bere gain hartu izana luntxaren antolaketa.

Bitxikereiak beti izaten dira halako erakusketak egitean. Kokapen ezberdinak  eta ezohikoak izateak, arriskua suposatzeaz gain, erakusketa bizia izatea suposatzen du. Ona hemen Uharteko erakusketan egon diren zenbait:
Agropunk: Perstonaia hau zokoa Barazki dendan jartzea erabaki nuen, erakusleihoan. Perfekto geratzen zen, sarrerako atearen ezkerretara. Urrutitik ere ikusten zen eta zeuden baldak eusten zuten. Asteazkenean jarri genuen eta iada ostegunean irekiera ekitaldian jabeek komentatu zidaten kendu zutela eta nahiago zutela barruan jarri. Bitxia hasieran barruan produktu guztiekin jartzea proposatu izan banu, seguraski ezezkoa borobila izango zela, eta ondoren ordea, beraiek izatea barruan jartzea eskatu zidatenak.
Bakarlaria: Uhartek badu Ugazte gaztetxea edo hobeto esanda, gazte lokal bat. Udal eraikinen artean, egokia iruditu zitzaidan bertan pertsonaia bat jartzea. Eraikinak sarreran kristalezko ormak dituen espazioa bat du, aulki altuak eta bere mahaiekin, eta hori ikusita bakarlaria jartzea pentsatu nuen bertako giroa alaitzeko. Jartzera joan ginenean, harrituta utzi gintuen bertako arduradunak, asmo onez beti, gazteak errespetatu ez zutelakoan azaldu zuen kezka: kontutan izan seguraski hautsiko dutela, margotuko dutela…Gu harrituta. Zer da hau, gazte lokala edo erreformatorio bat? Erabaki nuen arriskatuko nintzela eta ikusiko genuela nola artatuko zuten gazteak. Azkenean, ondo portatu ziren bakarlariarekin eta lekuz aldatuta bukatu zuen, baina osorik.
Ustela: Pertsonaia hau Udaletxean jartzea erabaki nuen, bere tramiteak eta jestioak egiten sarreran. Uste nuen agian gaizki ulertuak egongo zirela eta zenbaitek gaizki hartuko zutela…udala ustela zela…ez dut horren inguruan ezer entzun, bai ordea, udaleko leku ezberdinetan egona dela: eskaileretan, lehenengo solairuan, sarreran paretan alde batera…Herritarren kexak egon omen ziren goizetan sustoa hartzen zutela plazatik pasatzean bertan pertsona bat zegoelakoan. Egia da aurkezpen formatua errealitatetik ahalik eta urbilen egiteko asmoa zela, baina hainbesterako…
Sendagilea: Osaun Etxera muntatzera joan nintzanean, bertako langileak askatasun osoa eman zidaten nahi nuen lekuan jartzeko sendagilea. Harreraren parean jarri nuen eta berehala langile batek pertsonaiak haserre aurpegia zuela esan zidan. Nik, pentsakor zegoela erantzun nien, estetoskopioaz gorputzaren soinua entzuten, ea soinu arraroren bat entzuten zuen…berak ezetz, haserre aurpegia zuela. Gerora esan zidatenez, kostatu zitzaien sendagile berriaren presentzira ohitzea eta haren haserrea jasatera…
Apaiza: Casa Navarro ezagututa, bertako pertsonaia egokia behar zuen. Astean zehar egunero ematen diren ehundaka hamaiketako ta otorduak bedeinkapena behar zutela pentsatu nuen. Pepek goizeko tabernariak esan zidanez, lehenengo egunean sekulako sustoa hartu omen zuen ireki zuenean, nahiz eta, aurreko egunean bera bertan zegoela pertsonaia jarri. Bitxia Navarrokoa. Egia da pertsonaiak ondo aurkeztu behar direla, askotan erori egiten bait dira. Baina kasu honetan, larunbata gauetan erortzen zela esan zidaten. Bertan ordu asko sartzen dituen lagun batek asteburu askotan gorde egiten zuen, astelehenean berriro jartzeko. Azken asteburu batean norbaitek burua moztu zion. Gerora jakin dudanez, biharamunean barkamena eskatu zuen, damututa.  Beno, zenbait gure aita errezatu ta listo; ego te absolvo a peccatis tuis
Tabernaria: Tabernaria Mahatsan jarri nuen zerbitzari lanetan. Gabonetako gaua berezietan Uharteko taberna gehienak ixten dutela jakinik, taberna honetan parranda luzatzen dela entzuna nuen. Gure tabernariak urteetan bildutako eskarmentua probestea baino obeagorik ez . Urte berriko lehen egunean desagertu egin zen eta  ez daukagu haren berririk. Norbait ezagutuko zuen eta harekin alde egin…beste leku batera lanera joan…Nork daki!!

Eskerrak Uharteko Udalari, eta bereziki Oihane kultura teknikariari nere lana erakusteko aukera emateagatik. Eskerrik zintzoenak erakusketan parte hartu duten komertzioei, beren harrera eta hurbiltasunarengatik, eta zeharka bada ere, laguntza eman didan pertsona orori. Eskerrak bihotzez, Murfiri muntaia lanetan baldintzagabeko laguntzarengatik, Mingori beti gauzak errazago egiteko prestotasunarengatik eta Uharteko herriari bere etxeko ateak irekitzeagatik. Mila esker denoi.

BIZIBIDEAK/GANARSE LA VIDA – UDALETXEKO PATIO DE OPERACIONES (LOGROÑO) 2017/06/23-2017/07/30

Orain dela urte batzuk La Gota de Leche-k antolatutako logroñoko Artefacto Gazte Kultur Jaialdian parte hartu nuen eta aurten udako jaialdian Bizibideak/Ganarse la vida nere lana erakusteko aukera sortu zitzaidan. Piedad Valverde aspaldi ezagutzen zuen nire lana eta zenbait espazio eskeini zizkidan erakusketa egiteko: liburutegia, abastos merkatua eta patio de operaciones delakoa udaletxean. Logroño bisitatu eta espazioak aztertu ondoren, erakusketa udaletxean egitea erabaki genuen. Espazio honetan udaleko papeleo asko egiiten direnez, pertsona askok ikusiko lukete nire lana ta gainera, nire pertsonaiak jendearekin nahasteko aukera paregabea ematen zuen.

Ekainak 21 asteazkenean Logroñora urbildu ginen erakusketa montatzera, kasu honetan, Uharte (Nafarroa)  esku-hartzean lan egin nuen  Iñigo Garcia laguna muntaia laguntzaile nuelarik. Muntatzera joandko goizean prentsaurreko ematekoak ziren Artefacto de Verano 2017 Gazte Kultur Jaialdia aurkezteko La Gota de Leche-n. Bertan azaldu behar genuen noski. Piedad pixkat ezagututa, ni bertan egotea nahiko zuela banekien, baina bertaratzean hitzegin ere egin beharko nuela jkinarazi zida; ezin ezetz esan. Kultura zinegotziak aurkezpena egin zuen udalak jaialdiari emandako babesaren nondik norakoak azalduz eta jarraian,  Piedadek edukien inguruan eta parte hartzen zuten sortzaileen inguruan hitzegin zuen. Bukatzeko, parte-hartzaile zenbaitek gure lanak aurkeztu genituen.

jarraian, Piedadekin udaletxera joan ginen erakusketako materiala deskargatzera eta arratsaldean muntaia hasteko dena prest egoteko. Udaletxeko erakusketa gela libre zegoenez, figurak bertan uztea erabaki genuen banaketa hobeto antolatzeko. Datuak eman eta akreditazioak  jaso ondoren, bertan lan egiten zuten poliziak eta gazteria saileko arduradunak aurkeztu zizkiguten. Bazkaltzera joan ginen eta idad pertsonaien kokapenetan pentsatzen hasi ginen. Ideia bat egiteko, patio de operaciones bi altuerako espazio handi bat da non hiritarrak udaleko gaietaz oinformatzeaz gain, edozein papeleo kudeatzeko lehiatila ezberdinak daude. sarreran kafetegia ere topatu dezakegu. Goizetan mugimendu asko dago bertan, eta ohikoa da arratsaldeetan lasaiago topatzea bertako giroa. Erakusketa gela beste eraikin batean dagoenez, kalea gurutzatu behar genuen pertsonaiekin patio de operaciones-era iristeko eta gainera lanorduetan muntatu beharra genuen. Aurrez, erraza zela ezin esan, baina erakusketa gela batetik kanpora jartzeak hori dauka. Aldekoa,  pertsona askok ikusiko zutela erakusketa  eta aurka, muntaia mantsoagoa izango zela.

Bazkaldu ondoren, udaletxera buelta eta pertsoanien banaketan buru belarri jarri ginen. Pertsonaia bakoitzaren kokapena idatzi genuen hurrengo egunean muntaiarekin hasteko. Lehenengo gauza pertsoanaiak espazioren jolastea nahi izaten dut eta ahal bada, beraien artean ere jolasak sortzea. Jakin genuen ere udaleko langileak mobilizazioak deitu zituztela egun haietarako lan baldintzak eskatuz eta hurrengo goizerako konzentrazio bat deitu zutela udalan bertan. Hurrengo egunean, hobe zela mobilizazioak pasa arte muntatzen ez hastea erabaki genuen.  Behin lanak bukatuta, gauean orain Logroñon bizi den Aitor Berasaluze lagun eta argazkilariarekin geratu ginen. Bero zegoen eta gauen ere harrituta geratu ginen tenperaturak behera egiten ez zuelako. Hasi gine pentsatzen Ebroko brisarena kondaira hutsa izango zelakoan…Antolatzaileak Residencia Salvatorianos-en emana ziguten ostatu eta etxerako bueltan Ebro ibaiaren ertzetikm iztuli ginen frexkuraren topo egin nahien, baina, ezinezkoa.

Ekainak 22 osteguna sargori argitu zun eguna. Residentzian gosaldu ondoren, 10ak aldera udaletxera gerturatu ginen. Irsistean giro nahsia zegoela nabaritzen zen. Poliziak erne istiluak egongo diren beldur eta horrek ez zuen gure lanari laguntzen. Hobe itxarotea eta mobilizazioak ikustea eta hauen nondik norakoaz informatzea. Behin mobilizazioak pasata muntaia hasi genuen. Pertsonaia bakoitzaren kokapena aurrez definiturik edukita, lana arin doa. Fondoko pertsonaia neutroak lehenego, jarrain espazioareki jlasten dutenak eta azkenik non kokatu oso argi ez ditugunak. Ertzaina eta lehedakaria 2. solairuan jartzean ditugu, beti bezala, guztion gainetik eta jendeaa agurtzen. Eskalea eraikinaren sarreran, parez pare, bertara sartzean topatzeko. Lnagilea igogiluen ondoan, mantentze lanak egin beharra daude. Postaria sarrerako pasiloan. Espaziora sartzean, pelotaria aizkolari eta artekariarekin batera. Arrantzalea, agropunka eta artzaia fondoan.   Ustela zerga-bilketa leihatilaren ondoan. Maleantea zerga-bilketako ilaran itxoiten. Irakaslea inprimakien ondoan. Hasiera batean karrozari zinatrekin aurkeztu genituen, behin emaitza osotasunean ikusi ondoren, belkroarekin betiereko aurkezteko. Erakusketa itxura hartzen doa. Udaleko langileak erakusketa osotasunean ikusten doaz eta zoriontzen gaituzte emaitzarengatik. Eskalea sarreran dagoen lekuan egonda benetakoa dirudi eta polizia batek onartzen duenez, kanpotik barrura sartu da eskaleari bertan ezin zela eskatu esatera. Emaitza potentea dela onartzen digute denek. Aitor iristen da udaletxera laguntzeko prest eta muntaia dokumentzen hasten da. Pozik gaude udaleko langileen harrerarekin eta pertsonen jarrerarekin. Gustora lan egiten da horrela!

Baina popzak gutxi irauten du. Piedad eta Susana kordinatzaileen deiak jasotzen ditut La Gota de Leche-tik: Eskalea lekuz aldatu beharra dago. Agindua Langileen Batzordetik dator. Piedad eta Susana udaletxera datoz eta Langileeen Batzordeko parte den eta Gazteria Saileko arduraduna den pertsonarekin batera, aginduaren arrazoia azaltzen digute: eskalea langieen mobilizazioren kartel baten gainean dago eta langileak eskaleak direla ulertarzten du. Uffffffffffffff. Denak harritutak. Azalpenak ematen saiatzen naiz, kartela lekuz aldatzeko asmoa genuela eta kokapena osso potentea dela, kanpotik ere ikusten bait da eta benetealoa dirudiela. EZ,EZ eta EZ. Ezin da hor jarri. Azaldutako jarrerarengatik etsituta eta harrituta,  sarreraren albo batera jartzen dugu. Ez nuke inondik eskalea kartelaren gainean egoteak horrelako ondorioak pentsaraziko zituenik…Harrituta eta haserretuta, gaiari garrantzia kendu eta muntaiarekin jarraitzen dugu. Udaleko langileaek ere ez dute ulertzen, baina agindua irmoa da. Handik gutxira Piedaden beste dei bat gazteria sailera joateko esanez nirekin hitzegin nahi duela. Uuuuuuuuuuuuu. Ez dut ezer onik espero….zer izango da oraingoan? Esaten didanez agindu bat dago pertsonaia batzuk ez direla “egokiak” eta oraingo honetan agindua alkatetzatik datorrela. Ez det sinistu nahi entzuten ari dudana. Ea zein pertsonaia ez diren “egokiak” galdetzen diot. Berari ez diotela esan zeintzuk diren erantzuten dit. Haserretu egiten naiz benetan. Zer gertatzen da udaletxe honetan? Aspaldi nere lana ezagututa eta ikusita oso neutroa dela eta helburua ikusleak hausnarketa egin dezala eta bakoitzak atera ditzala bere ondorioak delarik…zenbait pertsonaia ez direla “egokiak” diote? Nork erabakitzen du zein pertsonaia diren “egoki” eta zein ez? Galdera asko datozkit burura eta ez diot ez lojikarik ez erantzunik topatzen. Erakusketa jaso eta alde egiteko gogoa dut, baina Piedad-i esan bezala, errespetuagatik ez dut egingo, nahiz eta nere lana ez direla errespetatzen ari pentsatu. Hori bai, muntaia gelditzen dugu eta argitu dezatela zein pertsonaia ez diren “egokiak” eta ondoren antolatzaileaak eta nik erabakiko dugu zer egin.

Bazkaldu baino lehen, bapateko haserraldiaren ondoren, konturatzen naiz nire erakusketaz asko hitzegin dela eta nire pertsonaiak erreakzio ugari eragin dituztela. Muntaian zehar, udaleko langile bat inguratu zait erskalea zergatik mugitu degun galdezka, berak uste bait zuen mobilizazioaren parte zela eta langileak eskatzen bukatuko zutela adierazi nahi zuela. Ni asko harritu naiz. Alde earra Gazteria Saileko arduradunaren eta langilearen ikuspuntuaren artean. Bestalde, apaizaren kokapena probatzen ari ginela, pertsiona batek haserre esan dit ez zegoela eskubiderik pertsonaia hura eraikin publiko batean jartzea. Arrapazak! Logroño bezalako hiri batean hi. Nere helburua ikusleak nire lanak duena gaiaren inguruan hausnartzea da, baina asko harritzen nau ikusleak duten erreakzioak lan eta pertsonaia neutro hauen aurrean.  Mementu batean, udaletxean ez zegoen beste gaiarik hitzeiteko eta askok zentsura ere aipatzen hasi dira pertsonaia ez “egokien” gaiaren inguruan hitzegitean.  Poliziak, kafetegiko langileak, informazioako neskak….denak haserretutak eta zenbait beraien haserrea ere azaldu dute emnadko aginduagatik. Udal talde batek bere interesa azaldu digu gaiarengatik eta edozein arazo izan ezkero laguntzeko prest daudela jakinarazi digute. Nik hasiera batean asko ahaserretu nau gaiak eta gaiarekin irmo azaldu behar nuela pentsatu dut; flipatzen nengoen. Baina gero hotzean, pozik geratu naiz nere lanari buriuz asko hitzegin delako eta erreakzio asko sortu dituelako.

Bazkalostean, gaia alde batera utzi genuen. Ez zuen merezi enerjia gehiago galtzeak. Arratsaldean inorrek ez daki ezer “egokiak” ez diren pertsonaien inguruan. Hori bai, erakusketa jartzeko baimena beheko solairurako da eta beraz, ertzaina eta lehendakaria beheko solairura jetitsi beharra dago eta gindua pertsonaia guztiak patio de operaciones barruan jartzekoa da.  Ondo, gutxienez agindua argia da. Suposatzen dut goizeko afera langileen mobilizazioek sortutako giro arraroaren ondorio izan dela eta azkenian neregan lehertu dela guztia. Lanera.

Arratsaldea ezustekorik gabe igaro dugu eta muntaiak itxura hartzen ari du. Ia dena belkroarekin aurkeztuta dago eta pertsonaia bakar batzuren kokapena geratzen zaizkigu. Bero askorekin jarraitzen dugu eta lanaren obdoren dutxa bat hartu eta Logroñoko lagunekin geratzen gara afaldu eta zeozer hartzeko. Eskertzekoa Aitor gu laguntzeko prest egotea beti.

Ekainak 23 ostiraleko goiza azken ukituekin igarotzen dugu. Azken pertsonaien kokapena erabaki eta geratzen direnak belkroarekin aurkezten. Erakusketaren azalpen idatziak sarreran jartzen ere. Bukatuta. Azken unean sarreran ploter batzuk egitea komeni dela esaten digute. Ados. Goyo aurkezten digute, udaletxeko diseinatzailea. Harrigarria udal batek diseinatzaile eta inpresiorako azpiegitura propioak edukitzea. Hau jakin ezkero aurrez egingo genuke lan hau eta ez azken unean presaka…baina Goyoren prestotasunak eta gauzak ondo egiteko gogoak konpentstu egiten du. Diptikoak eta kartelak egiteko materiala ematen diot. Arratsaldean pronba batzuk erakutsiko dizkidala esaten dit nire oniritzia emateko eta martxan jartzeko. Goyoren jarrerak harritzen gaitu, handia tipoa. Horrela lan egin daiteke, bai horixe.

Irekieran pertsona gutxi gaude: Piedad eta Montse La Gota de Leche-koak, Aitor Allende eta Raul Logroñoko lagunak, Murfi ta ni, eta noski, informazioko neskak. Luze gaude hitzegiten Logroñotik joan  baino lehen.

Ekainak 30 ostiralean Logroñora itzuli nintzen nere lana aurkeztera beste zenbait sortzaileen lanetik batera. La Gota de Lechen izan zen eta bertan Estibaliz Biota, Allende Esteban eta Neo Proyect-en lanak ezagutu ahal izan genituen. Familia eta lagunartean ondo pasatu genuen. Perstonalki aberasgarria izan zen nere proiektuak nola planteatzen ditudan aztertzea eta besteei azaltzen saiatzeko ariketa. Ekitaldi honetan Roberto Artefactoko beste koordinatzaile bat ezagutzeko aukera izan nuen.

Mila esker Logroñoko Udaletxeari, bereziki La Gota de Leche-ri (Piedad, Susana eta Roberto) nere lana erakusteko aukera eskeintzeagatik. Aitorri bere etxea eskeintzeagatik eta dan bezala izateagatik. Eta elkarrekin momentu onak izan ditugun pertsona guztiei: Esti, Leti, Allende, Raul, Unai, Sandra.

BIZIBIDEAK/GANARSE LA VIDA – MODO (JARDINES DUQUE DE RIVAS) – KORDOBA (ANDALUZIA) 2015/12/12 – 2016/01/08

Bizibideak lana irailean bukatuta, Bastero Kulturgunean aurkezpen mundiala eginda, Andoaingo Udalak euskara eta migrazioaren inguruan antolatutako erakusketako diseinua egin nuen Iñaki Gozalo “Wentxi”-rekin batera. Bi erakusketak areto berdinean izan ziren eta beraz, bi hilabete bertatik ia atera gabe igaro nituen. Brometan esaten nuen bezala biltegian ohea jartzea bakarrik falta zitzaidan…
Abenduan Kordoban Bizibideak erakusketa jartzeko gonbitea luzatu zidan laguna dudan Jorge argazkilari kordobarrak. Noise kolektiboko partaide da Jorge eta Modo taldearekin batera hilabeteko lehenego larubatean ekitaldiz betetako eguna antolatzen dute.
http://wearenoise.es/
Modo taldeak Kordobako erdigunean dagoen Jardines De Duque De Rivas-eko Pergola kudeatzen du. Sortzaileentzako bulegoez gain, erabilera anitzeko gela bat eta kafetegi bat osatzen du Pergola eraikinak. Bere lana sorkuntza kulturalera zuzendutako talde bat da.
http://modo.soy/index.html
Askatasun osoa eman zidaten nahi nituen espazioetan nire pertsonaiak jartzeko. Horretaz gain, Jorgek zenbait komertzioekin hitzegin zuen hasierako egunetan zenbait pertsonaia hirian barrena zabaltzeko. Banuen pertsonaiak erakusketa aretotik kanpo nola funtzionatzen zuten probatzeko.
Ni Alaitz lagunarekin batera joan nintzen, eta bestetik Xativako Edu Frances lagun argazkilaria ere bertaratuko zela esan zigun. Beraz, Bizibideak lan erakusteaz gain, lagun zaharrak elkartu ginen Kordoban astebukaera pasatzera. Jorge orain La Casa Azul etxean bizi da eta bertan eman ziguten ostatu.
La Casa Azul egiteko, pentsatzeko, sentitzeko eta harremanetarako modu berriak sortu edo elkarbanatzeko bilgune eta sorkuntza kolektiborako espazioa da. Gainera, kolektiboa osatzen duten zenbait pertsonen bizilekua da.
LA CASA AZUL Espazio Soziokultural eta Agroekolojikoa
http://lacasaazul.cordoba.cc/

Iritsi ginen egunean Jorgek komertzioak erakutsi zizkigun eta leku bakoitzean zein pertsonaia jarriko genuen erabaki genuen, hurrengo egunean areto nagusiora joan baino lehen.
Horrela banatu genuen erakusketa:
-La Casa Azul-eko patioan agropunka eta erlezaina
-La Bicicleta tabernan txirrindularia.
-Limbo tabernako eszenatoki txikian bakarlaria.
-Organico jatetxeko sarreran sukaldaria.
-Berlanga tabernan apaiza.
-El Clandestino tabernako sarreran ertzaina.
-Arc-en-ciel Galerian argazkilaria.
-La Caña de España tabernan lehendakaria.

Komertzio guztiak askatasun osoa eman ziguten gure lana egiteko garaian, La Caña de España-koak izan ezik. Taberna udaletxe ondoan dago eta izena dela eta kokalekua ikusita, ez genuen dudarik egin; agintariaren tokia zen. Jabea azaldu zen lehendakaria taberna iada aurkeztuta genuenean eta ez zion batere graziarik egin; ez zuen gure umorea ulertu. Ero moduan jarri zen Jorgeri kontu eske eta pertsonaia kentzeko aginduz: politikariak bertara etortzen zirela…pentsaera guztietako pertsonak bertaratzen zirela… Guk ez genuen ezer ulertzen, gaur egun aurreiritzi hoiek zenbaiten buruetan lekua izateak; harrigarria iruditu zitzaigun. Beste pertsonaia bat ekartzeko eskatu zuen. Jorgek hori edo bat ere ez erantzun zion. Pertsonaiarekin etorritako bidetik itzuli ginen eta erabat harrituta. Jorgek izan zuen haserrealdi handiena, jabeak berak eskatu bait zion erakusketan parte hartzeko asmoa. A que nivel.
Lehendakaria erabilera anitzeko gelaren erdian jartzea erabaki genuen, musika festako buru. Arrakasta handia izan zuen eta bertaratutako pertsonak bostekoa eman eta argazki ugari atera zituzten. Beste pertsonaiak kafetegitik eta eraikineko beste tokitan banatu genituen. Zailtasun handiena kristalean kanpo aldera jarritako pertsonaik eman ziguten aurkezteko garaian. Belkroarekin aurkeztu genituen paretetan eta sukaldeko gantxoekin kristaletan.Egun batzuk igarota, komertzioetako pertsonaiak jaso eta Modo eraikinean aurkeztu genituen denak batera.

Eskerrak Noise eta Modo taldeei erakusketa antolatzeagatik, bereziki Jorgeri. Eskerrak La Casa Azuleko pertsonei izandako harreragatik eta emandako tratu goxoagatik. Eskertzekoa ere komertzioek emandako aukera eta jarritako erraztasun guztiak. Eta noski eskerrak bihotz-bihotzez Manuel eta Isabeli, Jorman tabernako gosari, bazkari eta aperitibo zoragarriengatik. Jormanek ez dauka parekorik munduan!!!

BIZIBIDEAK – ARANBURU JAUREGIA – TOLOSA (GIPUZKOA) 2017/01/27 – 2017/03/04

Tolosako erakusketak bazuen hasieran plus bat. Azken proposamenak argiak izan dira: erakusketa egiteko areto nagusi bat eta herriko komertzioetan pertsonaiak banatzea. Kordoban probatu nuen aukera hau eta ondo funtzionatzen duela onartu beharra daukat. Alde batetik, espazioarekin jolasteko aukera ematen du eta bestetik, jendearengana urbiltzen duzu zure lana.
Tolosa komertzioa txikia oso ondo zaindutako herri bat izanik, aukera hori ikaragarria iruditu zitzaidan.Lan handi suposatzen du komertzio guztiak begiratzea eta non kokatu daitezkeen erabakitze eta beraien jabeekin hitzegitea, baina merezi duelakoan nago. Ez nuen denbora gehiegirik eduki prestaketetarako eta gainera, antolatzaileak azaldutako interes eskasaren ondorioz, denak Aranburu Jauregiko eraikinean jartzea erabaki nuen.
Aranburu Jauregiko sotoko aretoa eskeini zidaten erakusketa jartzeko, beno hobe esanda, aretoak. Espazio ezberdinez osatutako soto bat eta bukaeran besteak baino handiagoak diren bi espazio handiago daude. Gustatu zitzaidan jauregiko sotoa. Gainera, Udal Liburutegi jauregian dagoenez sarreran ere pertsoanaien bat jartzeko aukera ematen zuen. Bestalde, bazter bateko espazio bat prestatu genuen bertan pertsonaia guztien argazki saioen making off-a proiektatzeko. Beraz erakusketa nahiko txukun geratu zen. Pena pixkat geratu zitzaidan pertsonaiak kalera ateratzeko aukera horrekin… baina tira kontent. Erakusketa guztietan bezala zeoze probatu beharra zegoen eta kasu honetan erakusketetarako erabiltzen diren atrilak erabiliz bi pertsonaia paretetik aldendu nituen. Emaitza asko gustatu zitzaidan.
Irekiera ekitaldia egin nuen ohikoa dudan bezala eta bertaratutako orok gustora egon zirela aitortu zidaten. Nere lan hau ezagutzebn ez zuten zenbaitek bere harridura azaldu zidaten, ez bait zuten argazki erakusketa batera joanda topatu zuten topatzea. Lanaren nondik norakoak aurkeztu ondoren, familia eta lagun artean pasa genuen tarte atsegin bat.
Eskerrak eman Tolosako Udalari erakusketa egiteko aukera emateagatik, Aranburu Jauregiko langileei emandako laguntzagatik eta erakusketara urbildu zareten guztiei. Eta noski nere muntaia taldeari, beraiek gabe ezinezkoa izango litzateke.

400 TXOKOTATIK EUSKARARA Erakusketa 2015/11/20 – 2015/12/30

400txokotatik_pano_web

Bizibideak erakusketan lanean ari nintzen bitartean, Andoaingo Udaletik euskara sailak antolatutako erakusketaren argazkiak eta diseinu lanak koordinatzeko eskeintza jaso nuen. Erakusketa interesgarria zen planteamendu aldetik: euskara eta migrazioa. 50 hamarkadan Andoainek estatuko leku ezberdinetatik jasotako migrazioak euskararekiko izan zuen harremana eta hurrengo belaunaldietan izan zuen garapena jorratzen zuen. Gaia erakaragarria zen eta nere usterako gaur egungo gaia. Europak gaur egun duen migrazioaren afera gogorarazten zidan. Miresgarria pertsona haietako askok  beste kultura batean integratzeko egin zuten alegina, euskarak pertsona horietan edo hurrengo belaunaldien bizitzetan parte izatera iristeraino.

Udalak argazkiak eta diseinu irizpideak lantzeko enkargua egin zidan. Bestetik Iñaki Gozalo “Wentxi”ri maketazioa lanak egiteko eskatu zuen. Erakusketa atal asko zituen eta denbora asko ez zegoenez, Wentxiri eta udalari eginiko proposamena argia izan zen: Wentxik maketazioa egingo zuen, nik argazkien posprodukzioa eta bion artean erakusketako diseinu lanak eta muntaia. Erakusketa osatzen zuen atal ezberdinak oso definituak zeuden eta gure lana hauen aurkezpen formatoak erabakitzea eta aurrera eramatea izango zen. Gehien larritzen ninduena, erakusketa muntatzeko genuen denbora urria zen. Nere erakusketa desmuntatu eta aste hori izango genuen bestea aurkezteko. Gainera, atal asko zituenez, ondo koordinatu behar zen irekiera ekitaldirako dena prest egoteko. Aipatu eta eskertzekoa Euskara Saileko Arantza Aguado eta Xabier Jauregiren laguntza, bai koordinazio lanetan eta muntatzeko garaian. Azkenean, dena pentsatu bezala joan zen eta ezustekorik egon ez zenez, garaiz iritsi ginen eta orokorrean dena pentsatu bezala joan zen.

Erakusketak atal asko zituenez, aurkezpen formato ezberdinak behar zituen. Garai hartako Andoaingo argazki bat errealitatetik ahalik eta gertuen jartzea zen erakusketaren sarrerararako ideia. Bastero inguruko artxibo argazki bat aukeratu genuen horretarako. Azkenean 7,5 x 5 m.ko tamaina izan zuen eta eraskugelara sartzean topatzeko jarri genuen. Honekin batera garai haietako herritarren argazki siluetatu batzuk; bikote bat eta hiru haur eskutik elduta aukeratu genituen. Antzerki dekoratu baten antza hartu zuen eta ikuslea 50. hamarkadan kokatzen zuenaren ideia bete zuen. Sarrerako eskaileretan berriz,  Andoaingo eskola ezberdinak egindako artilezko pilotak sapaitik zintzilik jartzea erabaki genuen, Andoaindarrak 400 ospakizuneko  logoa abiapuntu hartuta eta aniztasunaren ideia azaltzeko asmoarekin. Erakusketara sartu eta eskaileretan behera joan hala, koloretako pilotak topatzen zenituen, behin eskailerak jeitsita, Ana jaka idazlearen aurkezpen idatzia eta atzean aipatutako argazki handia eta siluetak; txukun geratu zen sarrera. Erakusgelaren sarrerako espazioa beste hiru atalek osatzen zuten: Erdian hazitegia zegoen, migranteen hurrengo belaunaldiek beraien hazia landatu eta  euskararen jarraipena  irudikatzen zutena. Erdiko paretean, eskolak egindako afixak, non bakoitzean ikasleen jatorria eta beraien familiako ezaugarri batzuk azaltzen ziren. Azkenik eskubialdeko txokoan, Iberiar penintsulako eta munduko mapa klarionaz margoturik aurkeztu genituen eta bertan ikusleek gometxen bidez beraien jatorria markatzen zutelarik. Barruko espazioan berriz, ezkerraldeko txokoan garai haietako eraikuntzako hiru langileen siluetak kokatu genituen, oinean adreiluak eta guzti. Honen ondoren panel informatibo bat eta argazkiez osatutako atala. Panelean 50. hamarkadatik aurrera Andoaingo biztanleriak izan zuen garapena azaltzen zen eta argazkietan garai haietako herriaren garapena etxebizitza  eta lantegiei dagokionez. Hurrengo ataleko panelean migrazioren jatorriaren datuak azaltzen ziren eta ondoan migrante baten lekukotza. Migrante gehienak Valle de la Serena (Badajoz) eta Arroyo de la Luz (Caceres) etik etorriak zirenez, hurrengo atalean garaiko bi herrietako argazkiek osatzen zuten ikusentzunezko bat jarri zen monitore batean. Hurrengo atalak, 60. hamarkadan euskara eta euskal kulturaren inguruan sortutako ekimenak azaltzen ziren. Migranteen kasuan, gau eskolak izan zuten garrantzia kontutan hartuta,  eskola bat simulatzen zuen espazioa sortu genuen, garaiko altzariekin: arbela, irakasle mahaia, ikasleen mahaiak eta pedagogia materiala. Honekin batera, Gau Eskola, Ikastola, Rikardo Arregi Kultur Taldea (RAKT), Lizar Makil Dantza Taldea eta Larramendi Antzerki Taldeari buruzko panela eta argazkiak. Hurrengo atalean Alvarreztarren zuhaitz jenealojikoa aurkeztu genuen. Bertan migrante familia honetan euskara zein belaunaldian agertzen zen ikus genezakeen. Azkenik eskuinaldeko txokoan, 400 Txokotatik Euskarara dokumentala aurkeztu genuen proiektore baten bidez. Barrukaldeko espazio honek bazituen beste bi atal aurkako paretean: Leizaran Ikastetxean egindako ikusentzunezko bat Pirritx eta Porrotx-en Maite Zaitut abestia ikasle bakoitzaren jatorrizko hizkuntzan abestuta eta Gazte Lokalak migrante talde batekin egiten duten lanaren ispilu den mural bat.

Bai, badakit, hori pentsatu nuen nik hasieratik ere. Zenbat atal eta hain ezberdinak…. Hori zen hasieratik izan genuen beldurra, erakusketa kakamokordoa bihutzeko arriskua. Baina egia esan behar badut erakusketa nahiko orekatua eta arina geratu zen.

Eskerrak:

Andoaingo Udalari erakusketa koordinatzeko aukera emateagatik eta Euskara Sailari gugan jarritako konfiantzagatik. Wentxiri berarekin lanean jarduteko gonbitea onartzeagatik; plazer bat hirekin horrelako lan bat burutzea. Arantza Aguado eta Xabier Jauregiri egindako koordinazio lan handiagatik. Andoaingo eskola guztiei erakusketako edukietan egindako lanengatik. Oier Egañari azken uneko inpresioak posible egiteagatik.

 

Herriko plazako kioskoaren esku-hartzea- Uharte (NAFARROA) 2016/12/17

Uharteko Truekerako eta Bigarren Eskuko Merkatua abenduak 18an ospatu zen herriko plazan eta, hori dela eta, publizitate liburuxken inguruan genuen ideia aurrera eramatea erabaki genuen. Kioskoa herriko plazan kokatuta dago eta herriko merkataritzaren adibide txikiena bezala hartuta, udalari kioskoa esku-hartzeko asmoa azaldu genien. Udal baimenak lortzeko kultura teknikariarekin hitzegin genuen eta, ideia ona zelakoan, egin beharreko tramite guztiak gauzatu zituen.

Behin baimen guztiak lortuta, abenduak 17ko  goizean, eguraldia lagun genuelarik, kioskoa papereztatzeari ekin genion. Zenbait ordu igaro genituen eta herritar askoren zorionak eta eskerrak jaso genituen lana egiten genuen bitartean. Herritar orok publizitate liburuxken inguruko gehiegikeriaz aspertuta daudela  eta hausnarketarako gaia dela onartzen dute.

Hona hemen esku-hartzeari buruzko azalpen idatzia:

 

“Cuando compras algo no lo compras con dinero, lo compras con el tiempo de tu vida que gastaste para tener ese dinero”
José Mujica (Montevideo, 20 de mayo de 1935)
Ex Presidente de Uruguay

ZER?
Uharteko etxe batean, hiru hilabeteetan zehar iritsi den publizitate-liburuxkak jaso eta gorde ditugu. Bildutako liburuxka horiekin, orriekin, herriko plazan dagoen kioskoa papereztatu dugu.

ZERGATIK?
Kioskoa komertzio txikienaren adibide hartu dugu, gune komertzial handiarekin kontrajarrriz.
Kioskoa papereztatzeko ekintza honekin, etxeetan jasaten dugun publizitate bonbardeaketa errepresentatu dugu .

ZERTARAKO?
Gune komertzial handiek erabiltzen duten publizitate eredu xahutzailea eta bultzatzen duten neurrigabeko kontsumismoa salatzen dugu.
Gaur egungo gizarteak duen neurrigabeko kontsumoa abiapuntu hartuta, kontsumo arduratsurako deialdia luzatzen dugu eta herriko merkataritzaren aldeko apostua egitea.

logo_nochancro

 

 

img_20161218_134744

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eskerrak eman bereziki Oihane Uribeetxebarria Kultur Teknikariari eta orokorrean Uharteko Udalari lan aurrera eramateko  emandako erraztasun guztiengatik.

Baita ere No Mas Chancro kolektiboa posible egin dezue pertsona guztiei: Murfi, Joli, Urbi, Mingo, Karlos, Jone, Oscar, Kepa eta Anna.

Eskalea

Esan bezala eskalearen pertsonaia Basteroko erakusgelaren sarreran jartzea erabaki nuen. Lana honek kalea esku hartzeko duen egokitasuna probatu nahi nuen eta espazioarekin eta inguruarekin jolasteko aukera landu. Bastero Kulturguneko arduradunari eta kulturako zinegotziari asmoa azaldu nienean, ez zuten ni bezain  argi ikusi sarreran eskalea jartzearena; besteetan izandako esperientzien harira, jendeak ez zuela errespetatuko pentsatzen zuten. Ni hala ere argi nuen eskalea bertan jarriko nuela horrek suposatzen zuen arriskuarekin.

Erakusgelara sartu baino lehen, atarian eskalea topatzeak bazuen bere potentzia. Muntaiak iraun zuen aste horretan, konturatu nintzen bazela sarrera parean dagoen okindegian egunero bere bizibidea aurrera zeraman eskalea. Ez zegoen aurrez pentsaturik, baina egia esan potentea suertatu zen egoera. Sikaflex silikonarekin aurkeztea erabaki nuen, azkarra eta sendoa izanik luze iraungo zuelakoan. Ostiralean, irekiera egunean,  zenbait arazo eman zizikigun paretan itsasteko, baina, larunbatean ondo aurkeztu genuen  eta bertan geratu zen gure eskalea erakusgelaren atarian. Pertsona ugarik berriz ere harridura: eskale berria omen dagoela, ez dela mugitzen eskale berri hori, gauez ere mugitu gabe leku berean jarraitzen duela… jendea gerturatu arte ez zen konturatzen argazkia zela!! Perfekto, berriro ere ni pozik sortutako erreakzioarekin.

Egun batzuetan bere horretan utzi nuen erakusketa, distantzia behar nuen azken hilabeteetako lanaren ondoren. Asteartean itzuli nitzen Basterora eta ara non ikusten dudan pareta hutsik…beno, ezkerreko oinaren punta zegoen bakarrrik lurrari itsatsita. Basteron bertan galdetu eta ez omen zekiten ezer eskaleari buruz.  Kontuak asmatzen eta parre batzuk egiten aritu ginen: lekuz aldatu zela, norbaitek oso gustoko izan eta etxera eraman zuela, agian pareko eskalea haserretu egin zela eta desagerrarazi zuela… lehenengo asteburua eta eskaleak jokua ematen hasi zen. Eguerdirako jakin nuen onik zegoela eta Bastero pareran bizi diren lagunminek goizean lurretik ikusita, bere etxean jaso zutela. Eskertuko zuen etxe goxo bat gure eskaleak, gainera, etxe horretan oso ondo jaten da; zin egiten det. On egin daiola! Esku onetan zegoen. Egunean zehar asteburuan eskaleak izan zuen “martxa” jakin nuen. Postetxeko langile batek informazio asko eman zidan: igande goizean ataria ondoan dagoen zuhaixka gainean azaldu omen zen eta borondate oneko norbaitek, zuhaixken oinetan jarri zuen eta goiza aurrera joan ahala, borondate oso oneko norbaitek, bere jatorrizko lekura eraman zuen, hau da, erakusgela atarira. Pertsona onek esan zidanez, nik jarritako lekuan baino zuhaixken oinean potentegoa geratzen omen zen eta aztertu nezala, merezi zuela proba egitea.

Bigarren asteburuan atarian jarri nuen berriro itsatsita. Sikaflex a sako eta ea asko irauten zuen. Berriro ere lagunen etxean azaldu zen astelehenean, lurrean topatu omen zuten. Oraingo honetan hanka falta zitzaion, belaunetik behera elbarri. Herriko beste leku batean azaltzeko gogo asko nituen nik, hau da, eskaleari bizia ematea, baina inorri ez zitzaion bururatu. Lortu nuen erreakzio bakarra, eskalearen pieza ikusita, , indarkeria zantzuek azaltzen zuten argi ta garbi.

Hurrengo asteetan, hanka baten faltan eta indarkeri zantzuak ahalik eta txukunen moldatuz, zuhaixketan barneratua jartzea erabaki nuen. Arrazoi zuen postetxeko langileak, potentea geratzen zen, espazioan barneratua.  Ufffffffff.  Errespeto pixkat ere ematen zuen eta sustoa ere topatzen duzun moduaren arabera. Orduan ikusi nuen auzoko haurrak zirela askotan pieza hartu, lekuz aldatu eta indarkeriaz tratatzen zutenak. Baita ni haiekin hizketan egonda ere, eskalearekiko indarkeria ikusi nuen haur baten aldetik. Iada onartua  nuen eta eskaleak zituen kokaleku ezberdinak ikustera mugatzen nintzen eta noizean behin ni nahi nuen lekuan jartzen nuen. Hori bai, desgertu ez zen desagertu.

Aurreko astean bezala, azkenengo asteburuan zuhixketan jarri nuen eta erakusketa jasotzera joan nintzen astelehenean eskalea desagertu egin zen. Oraingo honetan, ez lagunmin bizilagunak, ez Basteroko langileak, ez postetxeko langilea… inorrek ez zuen eskalearen berririk.  Hasierako hipotesietara itzuli nintzen: agian beste leku batera joan da eskatzera, norbaitek bere etxera eraman zuela….

Eskerrak Ane, Julius, Leire, Fernando eta eskalea maiatsunez tratatu duzuen orori.