BIZIBIDEAK – ARANBURU JAUREGIA – TOLOSA (GIPUZKOA) 2017/01/27 – 2017/03/04

Tolosako erakusketak bazuen hasieran plus bat. Azken proposamenak argiak izan dira: erakusketa egiteko areto nagusi bat eta herriko komertzioetan pertsonaiak banatzea. Kordoban probatu nuen aukera hau eta ondo funtzionatzen duela onartu beharra daukat. Alde batetik, espazioarekin jolasteko aukera ematen du eta bestetik, jendearengana urbiltzen duzu zure lana.
Tolosa komertzioa txikia oso ondo zaindutako herri bat izanik, aukera hori ikaragarria iruditu zitzaidan.Lan handi suposatzen du komertzio guztiak begiratzea eta non kokatu daitezkeen erabakitze eta beraien jabeekin hitzegitea, baina merezi duelakoan nago. Ez nuen denbora gehiegirik eduki prestaketetarako eta gainera, antolatzaileak azaldutako interes eskasaren ondorioz, denak Aranburu Jauregiko eraikinean jartzea erabaki nuen.
Aranburu Jauregiko sotoko aretoa eskeini zidaten erakusketa jartzeko, beno hobe esanda, aretoak. Espazio ezberdinez osatutako soto bat eta bukaeran besteak baino handiagoak diren bi espazio handiago daude. Gustatu zitzaidan jauregiko sotoa. Gainera, Udal Liburutegi jauregian dagoenez sarreran ere pertsoanaien bat jartzeko aukera ematen zuen. Bestalde, bazter bateko espazio bat prestatu genuen bertan pertsonaia guztien argazki saioen making off-a proiektatzeko. Beraz erakusketa nahiko txukun geratu zen. Pena pixkat geratu zitzaidan pertsonaiak kalera ateratzeko aukera horrekin… baina tira kontent. Erakusketa guztietan bezala zeoze probatu beharra zegoen eta kasu honetan erakusketetarako erabiltzen diren atrilak erabiliz bi pertsonaia paretetik aldendu nituen. Emaitza asko gustatu zitzaidan.
Irekiera ekitaldia egin nuen ohikoa dudan bezala eta bertaratutako orok gustora egon zirela aitortu zidaten. Nere lan hau ezagutzebn ez zuten zenbaitek bere harridura azaldu zidaten, ez bait zuten argazki erakusketa batera joanda topatu zuten topatzea. Lanaren nondik norakoak aurkeztu ondoren, familia eta lagun artean pasa genuen tarte atsegin bat.
Eskerrak eman Tolosako Udalari erakusketa egiteko aukera emateagatik, Aranburu Jauregiko langileei emandako laguntzagatik eta erakusketara urbildu zareten guztiei. Eta noski nere muntaia taldeari, beraiek gabe ezinezkoa izango litzateke.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *