BIZIBIDEAK/GANARSE LA VIDA Erakusketa – KULTUR ETXEA, UDAL ERAIKINAK ETA HERRIKO KOMERTZIOAK. UHARTE (NAFARROA) 2017/12/14-2018/01/26

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa ezaguna nuen lehendik eta Bizibideak erakusketa bertan egitea proposatu nien zentroaren kudeaketaz arduratzen den lan taldeari. Zuzendaritza aldatu berria zegoen eta baita zentroaren norabidea ere; orain laboratorio formatua hartu zuen eta erakusketak ez zirela egiten azaldu zidaten eta bertan estantziak egin eta bertako lanak ekoizteko asmoa zutela.
Udaleko kultura teknikariarekin hitzegin nuen ondoren eta nere lanak erakutsi nizkion. Bizibideak erakusketa egiteko proposamena luzatu nion eta erakusketa aretoa ez zegonenez, Kultur Etxeko solairu ezberdinak erabiltzeaz gain, udal erakinak eta herriko komertzioak erabiltzea proposatu nuen. Kordoban eginda nuen proba bat erakusketa formato honekin eta ondo funtzionatu zuen. Uharte herri txikia izanik eta Kultur Etxea herriko plazan egonda, haren inguruan pertsonaiak banatzea egokia iruditu zitzaidan. Tamaina aldetik aproposa iruditu zitzaidan Uharte, nahiz eta pertsonaiak leku ezberdinetan banatu, oso sakabanatuak ez zirela geratuko pentsatu nuen. Erakusketa kalera ateratzeak, batetik, espazioarekin jolastea, eta bestetik, herritarrei gerturatzeko aukera ematen zidan.
Abenduaren 14ean, osteguna, jarri genuen irekiera ekitaldi eguna, eta urtarrila bukaera arte egongo zen ikusgai (tartean gabonak izanik, herriko komertzioetan erakusketa egotea egokia zirudin, hauen aldeko keinu bezala).  Diptiko bat egitea proposatu nuen, lanaren azalpen idatziarekin eta pertsonaien kokapenekin, kokapen ezberdinetan uzteko eta herritarrek erakusketaren nondik norakoa jakin zezaten. Emaitza ikusita, herritik tour moduko bat egiteko aukera ematen zuen.
Herria ondo ezagutzen zuen pertsona bat behar nuenez, nire lagun Murfiri laguntza eskatu nion. Logroñon nerekin erakusketa muntatzen egona zen. Batetik, lana ezagutzen zuen eta bestetik, uhartearrra izanik, pertsonaiak nun eta nola jartzeko gomendioak emango zizikidan. Udaletxeak eraikin publikoen baimenak eskatu zituen eta guk herriko komertzioekin hitzegin genuen. Harrera oso ona izan zen eta erraztasunak besterik ez zizikiguten eman. Onartu beharra daukat, formato berezi honen proposamenarekin joaten zarenean, ez dela erraza emaitza ikustea eta zaila egiten dela erakusketaren aurkezpena irudikatzea.

Horrela, Kultur Etxean zenbait pertsona jartzeaz gain, Udaletxea, Osasun Etxea, Ikastetxea, Ugazte Gazte Lokala, Euskaltegia eta Polikiroldegia izango lirateke eraikin publikoak. Zahar Etxean ere jartzeko asmoa zegoen baina Kultur Etxeko eraikinean zegoenez, kokapena berdina litzateke. Herriko komertzioei dagokionez, Bazar Mingo, Bar Itaroa, Oiezki Taberna, Cervecería Babylon, Farmacia Ildelina Blanco, Bar Casa Navarro, Carnicería Iriguibel Harategia, Verduras Zokoa Barazkiak, Pescadería Orrio Arrandegia eta Bar Restaurante Mahatsa.

Behin hori definituta, abenduak 12 asteartean Andoainen eraskuketa kargatu eta Uharte aldera gerturatu nintzen. Kultur Etxeko antzokia utzi zidaten bertan pertsonaia guztiak atera eta muntaia antolatzeko. Lehenik, urrun zeudenak jartzea erabaki genuen, hau da, furgonetaz eraman behar zirenak. Ondoren herriko plazan zeuden kokapenak eta azkenik, Kultur Etxea muntatuko genuke. Pertsonaien banaketari dagokionez, kokapen bakoitzarekin harremana izatea eta ahal zen neurrian, kaletik ere ikustea izan zen erabakitzeko arrazoiak. Horrela bada, arrantzalea arrandegian kantauri itsasoko oberena eskeintzen, agropunka barazki dendan Uharteko baratzak ematen dutena lantzen, txirrindularia polikiroldegian jo ta su entrenatu ondoren bere garaipena ospatzen,  tabernaria Mahatsa tabernan  edariak zerbitzatzeaz gain bere kontuak partekatzen, bakarlaria Ugazten bere kantu lasaiekin gazteen belarriak gozotu nahien, dantzaria euskaltegiko sarreran euskara ikastera doazen pertsonei agurra egiten, maleantea Itaroa tabernan plazako giroari neurria hartu nahian, ertzaina udaletxeko udal ajenteen bulegoan plaza kontrolatzen, ustela udaletxeko atarian jestioak egiten, lehendakaria liburutegiko leihoan plazako pertsonak agurtzen, eskalea zahar etxeko sarreran pertsona elduen eskuzabaltasuna probestu nahiean, suhiltzailea ikastetxean herriko haurren segurtasuna zihurtatzen, sendagilea Osasun Etxean gripeak neguan ematen duen lan karga arintzeko, bidaiaria Mingon eskaparatean bazarrean murgiltzea berez den bidaia errepresentatzen, sukaldaria Babylon tabernan bertako jaki goxoak aurkezten, txistularia Oiezkin goiko solairuak eskeintzen duen balkoian bere doinuak zabaltzen, artzaina bere txakurrarekin menditik herrira jeitsita Iriguibel harategian, apaiza Casa Navarron eguneroko hamaiketakoak bedeinkatzen eta erlezaina Ildelinaren farmazian gorpùtzaren oreka mantentzearren. Kultur Etxean postaria sarreran  banaketa lanetan, irakaslea erakusketaren idatziarekin batera, pelotaria, aizkolaria eta artekaria lehenengo solairuan beren desafiotan murgildurik, langilea igogailuan mantenimendu lanak egiten eta azkenik, alpinista sarrerako kristalezko fatxadan bertako ormatzarra nola igoko pentsatzen. Egia da, pertsonaien banaketa aukerak asko daudela, baina, erabaki behar banaketa nola egin. Aipatzea eta eskertzekoa, zenbait komertzio nere erakusketaren berri izan zutenean beren komertzioak eskeini izana . Orotara 26 pertsonaia izanda, esandakoa, aukeraketa egin beharra dago..

Garaiz iritsi nintzen eta azkenengo detaileak denboraz egiteko aukera izan nuen. Garrantzitsua iruditzen  zait irekiera ekitaldia egitea nere lanaren sorkuntzaren testuingurua  eta nondik norakoa azaltzearren . Bestetik, gustoko dut luntx moduko bat egitea, herritarrekin kontaktua egoteko eta une atsegin bat igarotzeko. Erakusketa aretoak aukera ematen badu, pertsonaiak sortzeko argazki saio guztietako irudiak biltzen dituen proiekzio bat jarrri oi dut eta kasu honetan bezala, aukerarik ez badago, irekieran erakusten dut. Eskertzekoa Uharteko Udalak bere gain hartu izana luntxaren antolaketa.

Bitxikereiak beti izaten dira halako erakusketak egitean. Kokapen ezberdinak  eta ezohikoak izateak, arriskua suposatzeaz gain, erakusketa bizia izatea suposatzen du. Ona hemen Uharteko erakusketan egon diren zenbait:
Agropunk: Perstonaia hau zokoa Barazki dendan jartzea erabaki nuen, erakusleihoan. Perfekto geratzen zen, sarrerako atearen ezkerretara. Urrutitik ere ikusten zen eta zeuden baldak eusten zuten. Asteazkenean jarri genuen eta iada ostegunean irekiera ekitaldian jabeek komentatu zidaten kendu zutela eta nahiago zutela barruan jarri. Bitxia hasieran barruan produktu guztiekin jartzea proposatu izan banu, seguraski ezezkoa borobila izango zela, eta ondoren ordea, beraiek izatea barruan jartzea eskatu zidatenak.
Bakarlaria: Uhartek badu Ugazte gaztetxea edo hobeto esanda, gazte lokal bat. Udal eraikinen artean, egokia iruditu zitzaidan bertan pertsonaia bat jartzea. Eraikinak sarreran kristalezko ormak dituen espazioa bat du, aulki altuak eta bere mahaiekin, eta hori ikusita bakarlaria jartzea pentsatu nuen bertako giroa alaitzeko. Jartzera joan ginenean, harrituta utzi gintuen bertako arduradunak, asmo onez beti, gazteak errespetatu ez zutelakoan azaldu zuen kezka: kontutan izan seguraski hautsiko dutela, margotuko dutela…Gu harrituta. Zer da hau, gazte lokala edo erreformatorio bat? Erabaki nuen arriskatuko nintzela eta ikusiko genuela nola artatuko zuten gazteak. Azkenean, ondo portatu ziren bakarlariarekin eta lekuz aldatuta bukatu zuen, baina osorik.
Ustela: Pertsonaia hau Udaletxean jartzea erabaki nuen, bere tramiteak eta jestioak egiten sarreran. Uste nuen agian gaizki ulertuak egongo zirela eta zenbaitek gaizki hartuko zutela…udala ustela zela…ez dut horren inguruan ezer entzun, bai ordea, udaleko leku ezberdinetan egona dela: eskaileretan, lehenengo solairuan, sarreran paretan alde batera…Herritarren kexak egon omen ziren goizetan sustoa hartzen zutela plazatik pasatzean bertan pertsona bat zegoelakoan. Egia da aurkezpen formatua errealitatetik ahalik eta urbilen egiteko asmoa zela, baina hainbesterako…
Sendagilea: Osaun Etxera muntatzera joan nintzanean, bertako langileak askatasun osoa eman zidaten nahi nuen lekuan jartzeko sendagilea. Harreraren parean jarri nuen eta berehala langile batek pertsonaiak haserre aurpegia zuela esan zidan. Nik, pentsakor zegoela erantzun nien, estetoskopioaz gorputzaren soinua entzuten, ea soinu arraroren bat entzuten zuen…berak ezetz, haserre aurpegia zuela. Gerora esan zidatenez, kostatu zitzaien sendagile berriaren presentzira ohitzea eta haren haserrea jasatera…
Apaiza: Casa Navarro ezagututa, bertako pertsonaia egokia behar zuen. Astean zehar egunero ematen diren ehundaka hamaiketako ta otorduak bedeinkapena behar zutela pentsatu nuen. Pepek goizeko tabernariak esan zidanez, lehenengo egunean sekulako sustoa hartu omen zuen ireki zuenean, nahiz eta, aurreko egunean bera bertan zegoela pertsonaia jarri. Bitxia Navarrokoa. Egia da pertsonaiak ondo aurkeztu behar direla, askotan erori egiten bait dira. Baina kasu honetan, larunbata gauetan erortzen zela esan zidaten. Bertan ordu asko sartzen dituen lagun batek asteburu askotan gorde egiten zuen, astelehenean berriro jartzeko. Azken asteburu batean norbaitek burua moztu zion. Gerora jakin dudanez, biharamunean barkamena eskatu zuen, damututa.  Beno, zenbait gure aita errezatu ta listo; ego te absolvo a peccatis tuis
Tabernaria: Tabernaria Mahatsan jarri nuen zerbitzari lanetan. Gabonetako gaua berezietan Uharteko taberna gehienak ixten dutela jakinik, taberna honetan parranda luzatzen dela entzuna nuen. Gure tabernariak urteetan bildutako eskarmentua probestea baino obeagorik ez . Urte berriko lehen egunean desagertu egin zen eta  ez daukagu haren berririk. Norbait ezagutuko zuen eta harekin alde egin…beste leku batera lanera joan…Nork daki!!

Eskerrak Uharteko Udalari, eta bereziki Oihane kultura teknikariari nere lana erakusteko aukera emateagatik. Eskerrik zintzoenak erakusketan parte hartu duten komertzioei, beren harrera eta hurbiltasunarengatik, eta zeharka bada ere, laguntza eman didan pertsona orori. Eskerrak bihotzez, Murfiri muntaia lanetan baldintzagabeko laguntzarengatik, Mingori beti gauzak errazago egiteko prestotasunarengatik eta Uharteko herriari bere etxeko ateak irekitzeagatik. Mila esker denoi.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *