Herriko plazako kioskoaren esku-hartzea- Uharte (NAFARROA) 2016/12/17

Uharteko Truekerako eta Bigarren Eskuko Merkatua abenduak 18an ospatu zen herriko plazan eta, hori dela eta, publizitate liburuxken inguruan genuen ideia aurrera eramatea erabaki genuen. Kioskoa herriko plazan kokatuta dago eta herriko merkataritzaren adibide txikiena bezala hartuta, udalari kioskoa esku-hartzeko asmoa azaldu genien. Udal baimenak lortzeko kultura teknikariarekin hitzegin genuen eta, ideia ona zelakoan, egin beharreko tramite guztiak gauzatu zituen.

Behin baimen guztiak lortuta, abenduak 17ko  goizean, eguraldia lagun genuelarik, kioskoa papereztatzeari ekin genion. Zenbait ordu igaro genituen eta herritar askoren zorionak eta eskerrak jaso genituen lana egiten genuen bitartean. Herritar orok publizitate liburuxken inguruko gehiegikeriaz aspertuta daudela  eta hausnarketarako gaia dela onartzen dute.

Hona hemen esku-hartzeari buruzko azalpen idatzia:

 

“Cuando compras algo no lo compras con dinero, lo compras con el tiempo de tu vida que gastaste para tener ese dinero”
José Mujica (Montevideo, 20 de mayo de 1935)
Ex Presidente de Uruguay

ZER?
Uharteko etxe batean, hiru hilabeteetan zehar iritsi den publizitate-liburuxkak jaso eta gorde ditugu. Bildutako liburuxka horiekin, orriekin, herriko plazan dagoen kioskoa papereztatu dugu.

ZERGATIK?
Kioskoa komertzio txikienaren adibide hartu dugu, gune komertzial handiarekin kontrajarrriz.
Kioskoa papereztatzeko ekintza honekin, etxeetan jasaten dugun publizitate bonbardeaketa errepresentatu dugu .

ZERTARAKO?
Gune komertzial handiek erabiltzen duten publizitate eredu xahutzailea eta bultzatzen duten neurrigabeko kontsumismoa salatzen dugu.
Gaur egungo gizarteak duen neurrigabeko kontsumoa abiapuntu hartuta, kontsumo arduratsurako deialdia luzatzen dugu eta herriko merkataritzaren aldeko apostua egitea.

logo_nochancro

 

 

img_20161218_134744

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eskerrak eman bereziki Oihane Uribeetxebarria Kultur Teknikariari eta orokorrean Uharteko Udalari lan aurrera eramateko  emandako erraztasun guztiengatik.

Baita ere No Mas Chancro kolektiboa posible egin dezue pertsona guztiei: Murfi, Joli, Urbi, Mingo, Karlos, Jone, Oscar, Kepa eta Anna.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *