Eskalea

Esan bezala eskalearen pertsonaia Basteroko erakusgelaren sarreran jartzea erabaki nuen. Lana honek kalea esku hartzeko duen egokitasuna probatu nahi nuen eta espazioarekin eta inguruarekin jolasteko aukera landu. Bastero Kulturguneko arduradunari eta kulturako zinegotziari asmoa azaldu nienean, ez zuten ni bezain  argi ikusi sarreran eskalea jartzearena; besteetan izandako esperientzien harira, jendeak ez zuela errespetatuko pentsatzen zuten. Ni hala ere argi nuen eskalea bertan jarriko nuela horrek suposatzen zuen arriskuarekin.

Erakusgelara sartu baino lehen, atarian eskalea topatzeak bazuen bere potentzia. Muntaiak iraun zuen aste horretan, konturatu nintzen bazela sarrera parean dagoen okindegian egunero bere bizibidea aurrera zeraman eskalea. Ez zegoen aurrez pentsaturik, baina egia esan potentea suertatu zen egoera. Sikaflex silikonarekin aurkeztea erabaki nuen, azkarra eta sendoa izanik luze iraungo zuelakoan. Ostiralean, irekiera egunean,  zenbait arazo eman zizikigun paretan itsasteko, baina, larunbatean ondo aurkeztu genuen  eta bertan geratu zen gure eskalea erakusgelaren atarian. Pertsona ugarik berriz ere harridura: eskale berria omen dagoela, ez dela mugitzen eskale berri hori, gauez ere mugitu gabe leku berean jarraitzen duela… jendea gerturatu arte ez zen konturatzen argazkia zela!! Perfekto, berriro ere ni pozik sortutako erreakzioarekin.

Egun batzuetan bere horretan utzi nuen erakusketa, distantzia behar nuen azken hilabeteetako lanaren ondoren. Asteartean itzuli nitzen Basterora eta ara non ikusten dudan pareta hutsik…beno, ezkerreko oinaren punta zegoen bakarrrik lurrari itsatsita. Basteron bertan galdetu eta ez omen zekiten ezer eskaleari buruz.  Kontuak asmatzen eta parre batzuk egiten aritu ginen: lekuz aldatu zela, norbaitek oso gustoko izan eta etxera eraman zuela, agian pareko eskalea haserretu egin zela eta desagerrarazi zuela… lehenengo asteburua eta eskaleak jokua ematen hasi zen. Eguerdirako jakin nuen onik zegoela eta Bastero pareran bizi diren lagunminek goizean lurretik ikusita, bere etxean jaso zutela. Eskertuko zuen etxe goxo bat gure eskaleak, gainera, etxe horretan oso ondo jaten da; zin egiten det. On egin daiola! Esku onetan zegoen. Egunean zehar asteburuan eskaleak izan zuen “martxa” jakin nuen. Postetxeko langile batek informazio asko eman zidan: igande goizean ataria ondoan dagoen zuhaixka gainean azaldu omen zen eta borondate oneko norbaitek, zuhaixken oinetan jarri zuen eta goiza aurrera joan ahala, borondate oso oneko norbaitek, bere jatorrizko lekura eraman zuen, hau da, erakusgela atarira. Pertsona onek esan zidanez, nik jarritako lekuan baino zuhaixken oinean potentegoa geratzen omen zen eta aztertu nezala, merezi zuela proba egitea.

Bigarren asteburuan atarian jarri nuen berriro itsatsita. Sikaflex a sako eta ea asko irauten zuen. Berriro ere lagunen etxean azaldu zen astelehenean, lurrean topatu omen zuten. Oraingo honetan hanka falta zitzaion, belaunetik behera elbarri. Herriko beste leku batean azaltzeko gogo asko nituen nik, hau da, eskaleari bizia ematea, baina inorri ez zitzaion bururatu. Lortu nuen erreakzio bakarra, eskalearen pieza ikusita, , indarkeria zantzuek azaltzen zuten argi ta garbi.

Hurrengo asteetan, hanka baten faltan eta indarkeri zantzuak ahalik eta txukunen moldatuz, zuhaixketan barneratua jartzea erabaki nuen. Arrazoi zuen postetxeko langileak, potentea geratzen zen, espazioan barneratua.  Ufffffffff.  Errespeto pixkat ere ematen zuen eta sustoa ere topatzen duzun moduaren arabera. Orduan ikusi nuen auzoko haurrak zirela askotan pieza hartu, lekuz aldatu eta indarkeriaz tratatzen zutenak. Baita ni haiekin hizketan egonda ere, eskalearekiko indarkeria ikusi nuen haur baten aldetik. Iada onartua  nuen eta eskaleak zituen kokaleku ezberdinak ikustera mugatzen nintzen eta noizean behin ni nahi nuen lekuan jartzen nuen. Hori bai, desgertu ez zen desagertu.

Aurreko astean bezala, azkenengo asteburuan zuhixketan jarri nuen eta erakusketa jasotzera joan nintzen astelehenean eskalea desagertu egin zen. Oraingo honetan, ez lagunmin bizilagunak, ez Basteroko langileak, ez postetxeko langilea… inorrek ez zuen eskalearen berririk.  Hasierako hipotesietara itzuli nintzen: agian beste leku batera joan da eskatzera, norbaitek bere etxera eraman zuela….

Eskerrak Ane, Julius, Leire, Fernando eta eskalea maiatsunez tratatu duzuen orori.

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *