Bizibideak- Bastero Kulturgunea (Andoain) 2015/10/09 – 2015/11/14

“Globalki, hire zoriaren %50 jaioterriak baldintzatzen du. %20 hire gurasoak nor diren eta hire ahaleginak, prestakuntzak edo trebetasunak hire etorkizunaren %20 bakarrik baldintzatuko du”

Branko Milanovic ( Serbia, 1953ko urriak 24)

Ekonomilaria eta Munduko Bankuaren ekonomia saileko ikerketa buru ohia

 

bizibideak_bastero_web

Azkenaldian bloga nahiko utzita nuen eta 2016 urteko hasiera honetan berriro bertan idazteko saiakera egitea erabaki dut. Lehenik eta behin pasatako urteko azken hilabeteetako nere jardunaren nondik norakoak eta hauek sortu dizkidaten bizipenekin hasi nahiko naiz. Iaz martxan jarritako blogak jarraipena izan behar duelako, nagitasuna alde batera utzi eta idazteari ekin diot.

2015. urtea intentsoa izan da. Udaberrian Argazkialdia’15  Irizar Jaialdiaren  barne, Beñat anaiari merezitako omenaldia eskeini ondoren, Andoaingo Kale Nagusia biziberritzeko udalak bultzatuta esku hartzea egin genuen Alaitz eta biok. Udaran lanean jarraitu nuen Bizibideak nere lanaren 2. zatia aurrera eramaten. Bi urte lehenago hasitako eta idatzitako lanari ekin nion: jantziak eta atributoak lortu, pertsonaiei forma eman eta laguntzaileak inplikatu. Bi laguntzaile paregabe izan nituen estudioko lanak aurrera eramateko: Alaitz Bikuña argazkilaria eta Miren Perez makilatzailea.

Irailean inpresio probak egin nituen eta pertsonaiak siluetatzeko ideia ondo funtzionatzen zuela ikusi nuen. Hasieratik lanak eskatzen zidan aurkezpen formatoa ondo funtzionatzen zuenez, posprodukzio lanetan pasa nuen iraila osoa. 27 pertsonaia osatzen zuten erakusketa eta pieza kopurua kontutan hartuta, gauzak ondo egin behar nituela argi nuen. Lortutako emaitzarekin gustora geratu nintzen eta inpresioen kalitatea ona izan zela onartu beharra daukat. Azkenean, urtean zehar herriko kaleetan argazki esku hartzeak egin nituenez, Bastero Kulturguneko arduradunekin hitzegin ondoren, pertsonaia guztiak erakusgelan jartzea adostu genuen. Inpresioak 3 mm.ko pvc-an egin nituen, materiala siluetatzeko egokia zen eta garraiatzeko arina. Hasiera batean, barruko espazioaren paretak  egurrezko panelak izanik, sarrerako espazioko porlanan jartzeko moduak duda gehiago eman zizikidan. Bi aldeetako zintarekin aurkeztu nituen piezak paretetan eta egun bat bertan utzi proba moduan. Proba ondo gainditu genuenez, erakusketa osoa aurkezten hasi ginen. Irrika nuen pertsonaiak espazioarekin jolasteko ideia hori lantzeko eta Basteroko erakusgela horretarako aproposa zen. Pertsonaiak espazioarekin jolasteaz gain, beraien artean ere elkarrizketak sortzeko intentzioa izan nuen. Sarreran eskalea jartzea erabaki nuen, kaleko formatoa probatzeko eta honek herritarrengan izango zuren erreakzioa ikusteko.  Eskalearen nondik norakoa sarrera propioa behar du blog honetan, bai horixe.

Erakusketa aurrera joan ahala,  barruko espazioak duen hezetasunak arazoak eman zizikidan eta batzuk erori egin ziren. Berriro zinta gehiago jarri eta oinarrian zenbait piezei iltze txiki batzu jarri genien  eroriko ez zirela zihurtatzeko.

Irekiera ekitaldia jendetsua eta atsegina izan zen, nere herrian izanik, familia, lagunak eta urbileko pertsonez inguratuta egon bait nintzen. Aurkezpena egiteko garaian, unkitu nintzela ezin uka. 2013an Bartzelonan hasi nuen lan hau, argazkilaritza ikastaro batzuk egiten ari nintzela.  Osaba Pellok baldintzarik gabe Les Planes-eko bere etxean hartu ninduen garai haietan eta bere bizitzako azken urteak izan ziren. Lan honek badu bere eragina eta egia esateko, aurkezpen hitzetan gogora ekarri nuenean, erabat unkitu eta eztarrian korapiloa sortu zitzaidan. Milesker Pello hirekin bizitza partekatzeko opariagatik.

Behin lanaren aurkezpena eginda, pertsona ugarik bere harridura azaldu zidaten. Irekiera ekitaldirako gonbitea luzatu nienean argazki erakusketa bat ikusteko asmoarekin bertaratu bait ziren eta topatu zutena beraien ideiatik urrun zegoela onartu zidaten.  Pertsonaiak errealitatetik ahalik eta urbilen egoteko intentzioa zuen nere aurkezpen formatoak eta ikusleen iritziak entzunda, lortu nuela esan dezaket. Jana eta edana ugari jarri genuen irekiera ekitaldira azaldutako orori esker ona azaltzeko eta une goxo bat partekatzeko.

Erakusketak iraun zuen 5 asteetan 600 pertsona gerturatu dira erakusgelara. Irekiera ekitaldian 100 lagun inguru gerturatu ziren. Kopuru ona herri baterako. Erakusketan jarri nuen bisita liburuan ikusleen iritziak onak dira, lanak harridura sortu diela eta bide horretatik jarraitzeko animoak gehienetan. Aipatzekoa azkenengo bi asteburutan erakusketan egon nintzen egunetan ikusleak gerturatu izana lanaren inguruan galderak eta irrikak azaltzera. Eskertzekoa, Andoaingo Ikastolako  ikasleak goiz batean erakusketa ikustera etorri  eta haiekin lanaren inguruan solasalditxo bat eduki izana, gaztetxoaek nire lanaren inguruan duten ikuspegia eta  iritzia ezagutzea interesgarria izan bait zen.

Eskerrak bihotzez: Alaitz eta aitari  muntaian egindako lanarengatik, ama eta familiari luntx goxua prestatzeagatik, Mikel “Tranpo”ri jaki goxuak ekartzeagatik, Joliri ikusentzunezkoa prestatzeagatik, Oier, Ixa eta Ikerri  inpresio lanetan izandako jarreragatik eta gomendioengatik, Jon eta Asier Basteroko langileei eskeinitako laguntzagatik, Garbiñe eta Patri kultura teknikariei emandako babeseagatik eta Aitziber eta Esti kultura zinegotziei egindako apostuagatik.

Mila esker erakusketara gerturatu  eta ein batean nere lanaren parte izatera animatu zaretenoi.

 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *