BIZIBIDEAK/GANARSE LA VIDA – UDALETXEKO PATIO DE OPERACIONES (LOGROÑO) 2017/06/23-2017/07/30

Orain dela urte batzuk La Gota de Leche-k antolatutako logroñoko Artefacto Gazte Kultur Jaialdian parte hartu nuen eta aurten udako jaialdian Bizibideak/Ganarse la vida nere lana erakusteko aukera sortu zitzaidan. Piedad Valverde aspaldi ezagutzen zuen nire lana eta zenbait espazio eskeini zizkidan erakusketa egiteko: liburutegia, abastos merkatua eta patio de operaciones delakoa udaletxean. Logroño bisitatu eta espazioak aztertu ondoren, erakusketa udaletxean egitea erabaki genuen. Espazio honetan udaleko papeleo asko egiiten direnez, pertsona askok ikusiko lukete nire lana ta gainera, nire pertsonaiak jendearekin nahasteko aukera paregabea ematen zuen.

Ekainak 21 asteazkenean Logroñora urbildu ginen erakusketa montatzera, kasu honetan, Uharte (Nafarroa)  esku-hartzean lan egin nuen  Iñigo Garcia laguna muntaia laguntzaile nuelarik. Muntatzera joandko goizean prentsaurreko ematekoak ziren Artefacto de Verano 2017 Gazte Kultur Jaialdia aurkezteko La Gota de Leche-n. Bertan azaldu behar genuen noski. Piedad pixkat ezagututa, ni bertan egotea nahiko zuela banekien, baina bertaratzean hitzegin ere egin beharko nuela jkinarazi zida; ezin ezetz esan. Kultura zinegotziak aurkezpena egin zuen udalak jaialdiari emandako babesaren nondik norakoak azalduz eta jarraian,  Piedadek edukien inguruan eta parte hartzen zuten sortzaileen inguruan hitzegin zuen. Bukatzeko, parte-hartzaile zenbaitek gure lanak aurkeztu genituen.

jarraian, Piedadekin udaletxera joan ginen erakusketako materiala deskargatzera eta arratsaldean muntaia hasteko dena prest egoteko. Udaletxeko erakusketa gela libre zegoenez, figurak bertan uztea erabaki genuen banaketa hobeto antolatzeko. Datuak eman eta akreditazioak  jaso ondoren, bertan lan egiten zuten poliziak eta gazteria saileko arduradunak aurkeztu zizkiguten. Bazkaltzera joan ginen eta idad pertsonaien kokapenetan pentsatzen hasi ginen. Ideia bat egiteko, patio de operaciones bi altuerako espazio handi bat da non hiritarrak udaleko gaietaz oinformatzeaz gain, edozein papeleo kudeatzeko lehiatila ezberdinak daude. sarreran kafetegia ere topatu dezakegu. Goizetan mugimendu asko dago bertan, eta ohikoa da arratsaldeetan lasaiago topatzea bertako giroa. Erakusketa gela beste eraikin batean dagoenez, kalea gurutzatu behar genuen pertsonaiekin patio de operaciones-era iristeko eta gainera lanorduetan muntatu beharra genuen. Aurrez, erraza zela ezin esan, baina erakusketa gela batetik kanpora jartzeak hori dauka. Aldekoa,  pertsona askok ikusiko zutela erakusketa  eta aurka, muntaia mantsoagoa izango zela.

Bazkaldu ondoren, udaletxera buelta eta pertsoanien banaketan buru belarri jarri ginen. Pertsonaia bakoitzaren kokapena idatzi genuen hurrengo egunean muntaiarekin hasteko. Lehenengo gauza pertsoanaiak espazioren jolastea nahi izaten dut eta ahal bada, beraien artean ere jolasak sortzea. Jakin genuen ere udaleko langileak mobilizazioak deitu zituztela egun haietarako lan baldintzak eskatuz eta hurrengo goizerako konzentrazio bat deitu zutela udalan bertan. Hurrengo egunean, hobe zela mobilizazioak pasa arte muntatzen ez hastea erabaki genuen.  Behin lanak bukatuta, gauean orain Logroñon bizi den Aitor Berasaluze lagun eta argazkilariarekin geratu ginen. Bero zegoen eta gauen ere harrituta geratu ginen tenperaturak behera egiten ez zuelako. Hasi gine pentsatzen Ebroko brisarena kondaira hutsa izango zelakoan…Antolatzaileak Residencia Salvatorianos-en emana ziguten ostatu eta etxerako bueltan Ebro ibaiaren ertzetikm iztuli ginen frexkuraren topo egin nahien, baina, ezinezkoa.

Ekainak 22 osteguna sargori argitu zun eguna. Residentzian gosaldu ondoren, 10ak aldera udaletxera gerturatu ginen. Irsistean giro nahsia zegoela nabaritzen zen. Poliziak erne istiluak egongo diren beldur eta horrek ez zuen gure lanari laguntzen. Hobe itxarotea eta mobilizazioak ikustea eta hauen nondik norakoaz informatzea. Behin mobilizazioak pasata muntaia hasi genuen. Pertsonaia bakoitzaren kokapena aurrez definiturik edukita, lana arin doa. Fondoko pertsonaia neutroak lehenego, jarrain espazioareki jlasten dutenak eta azkenik non kokatu oso argi ez ditugunak. Ertzaina eta lehedakaria 2. solairuan jartzean ditugu, beti bezala, guztion gainetik eta jendeaa agurtzen. Eskalea eraikinaren sarreran, parez pare, bertara sartzean topatzeko. Lnagilea igogiluen ondoan, mantentze lanak egin beharra daude. Postaria sarrerako pasiloan. Espaziora sartzean, pelotaria aizkolari eta artekariarekin batera. Arrantzalea, agropunka eta artzaia fondoan.   Ustela zerga-bilketa leihatilaren ondoan. Maleantea zerga-bilketako ilaran itxoiten. Irakaslea inprimakien ondoan. Hasiera batean karrozari zinatrekin aurkeztu genituen, behin emaitza osotasunean ikusi ondoren, belkroarekin betiereko aurkezteko. Erakusketa itxura hartzen doa. Udaleko langileak erakusketa osotasunean ikusten doaz eta zoriontzen gaituzte emaitzarengatik. Eskalea sarreran dagoen lekuan egonda benetakoa dirudi eta polizia batek onartzen duenez, kanpotik barrura sartu da eskaleari bertan ezin zela eskatu esatera. Emaitza potentea dela onartzen digute denek. Aitor iristen da udaletxera laguntzeko prest eta muntaia dokumentzen hasten da. Pozik gaude udaleko langileen harrerarekin eta pertsonen jarrerarekin. Gustora lan egiten da horrela!

Baina popzak gutxi irauten du. Piedad eta Susana kordinatzaileen deiak jasotzen ditut La Gota de Leche-tik: Eskalea lekuz aldatu beharra dago. Agindua Langileen Batzordetik dator. Piedad eta Susana udaletxera datoz eta Langileeen Batzordeko parte den eta Gazteria Saileko arduraduna den pertsonarekin batera, aginduaren arrazoia azaltzen digute: eskalea langieen mobilizazioren kartel baten gainean dago eta langileak eskaleak direla ulertarzten du. Uffffffffffffff. Denak harritutak. Azalpenak ematen saiatzen naiz, kartela lekuz aldatzeko asmoa genuela eta kokapena osso potentea dela, kanpotik ere ikusten bait da eta benetealoa dirudiela. EZ,EZ eta EZ. Ezin da hor jarri. Azaldutako jarrerarengatik etsituta eta harrituta,  sarreraren albo batera jartzen dugu. Ez nuke inondik eskalea kartelaren gainean egoteak horrelako ondorioak pentsaraziko zituenik…Harrituta eta haserretuta, gaiari garrantzia kendu eta muntaiarekin jarraitzen dugu. Udaleko langileaek ere ez dute ulertzen, baina agindua irmoa da. Handik gutxira Piedaden beste dei bat gazteria sailera joateko esanez nirekin hitzegin nahi duela. Uuuuuuuuuuuuu. Ez dut ezer onik espero….zer izango da oraingoan? Esaten didanez agindu bat dago pertsonaia batzuk ez direla “egokiak” eta oraingo honetan agindua alkatetzatik datorrela. Ez det sinistu nahi entzuten ari dudana. Ea zein pertsonaia ez diren “egokiak” galdetzen diot. Berari ez diotela esan zeintzuk diren erantzuten dit. Haserretu egiten naiz benetan. Zer gertatzen da udaletxe honetan? Aspaldi nere lana ezagututa eta ikusita oso neutroa dela eta helburua ikusleak hausnarketa egin dezala eta bakoitzak atera ditzala bere ondorioak delarik…zenbait pertsonaia ez direla “egokiak” diote? Nork erabakitzen du zein pertsonaia diren “egoki” eta zein ez? Galdera asko datozkit burura eta ez diot ez lojikarik ez erantzunik topatzen. Erakusketa jaso eta alde egiteko gogoa dut, baina Piedad-i esan bezala, errespetuagatik ez dut egingo, nahiz eta nere lana ez direla errespetatzen ari pentsatu. Hori bai, muntaia gelditzen dugu eta argitu dezatela zein pertsonaia ez diren “egokiak” eta ondoren antolatzaileaak eta nik erabakiko dugu zer egin.

Bazkaldu baino lehen, bapateko haserraldiaren ondoren, konturatzen naiz nire erakusketaz asko hitzegin dela eta nire pertsonaiak erreakzio ugari eragin dituztela. Muntaian zehar, udaleko langile bat inguratu zait erskalea zergatik mugitu degun galdezka, berak uste bait zuen mobilizazioaren parte zela eta langileak eskatzen bukatuko zutela adierazi nahi zuela. Ni asko harritu naiz. Alde earra Gazteria Saileko arduradunaren eta langilearen ikuspuntuaren artean. Bestalde, apaizaren kokapena probatzen ari ginela, pertsiona batek haserre esan dit ez zegoela eskubiderik pertsonaia hura eraikin publiko batean jartzea. Arrapazak! Logroño bezalako hiri batean hi. Nere helburua ikusleak nire lanak duena gaiaren inguruan hausnartzea da, baina asko harritzen nau ikusleak duten erreakzioak lan eta pertsonaia neutro hauen aurrean.  Mementu batean, udaletxean ez zegoen beste gaiarik hitzeiteko eta askok zentsura ere aipatzen hasi dira pertsonaia ez “egokien” gaiaren inguruan hitzegitean.  Poliziak, kafetegiko langileak, informazioako neskak….denak haserretutak eta zenbait beraien haserrea ere azaldu dute emnadko aginduagatik. Udal talde batek bere interesa azaldu digu gaiarengatik eta edozein arazo izan ezkero laguntzeko prest daudela jakinarazi digute. Nik hasiera batean asko ahaserretu nau gaiak eta gaiarekin irmo azaldu behar nuela pentsatu dut; flipatzen nengoen. Baina gero hotzean, pozik geratu naiz nere lanari buriuz asko hitzegin delako eta erreakzio asko sortu dituelako.

Bazkalostean, gaia alde batera utzi genuen. Ez zuen merezi enerjia gehiago galtzeak. Arratsaldean inorrek ez daki ezer “egokiak” ez diren pertsonaien inguruan. Hori bai, erakusketa jartzeko baimena beheko solairurako da eta beraz, ertzaina eta lehendakaria beheko solairura jetitsi beharra dago eta gindua pertsonaia guztiak patio de operaciones barruan jartzekoa da.  Ondo, gutxienez agindua argia da. Suposatzen dut goizeko afera langileen mobilizazioek sortutako giro arraroaren ondorio izan dela eta azkenian neregan lehertu dela guztia. Lanera.

Arratsaldea ezustekorik gabe igaro dugu eta muntaiak itxura hartzen ari du. Ia dena belkroarekin aurkeztuta dago eta pertsonaia bakar batzuren kokapena geratzen zaizkigu. Bero askorekin jarraitzen dugu eta lanaren obdoren dutxa bat hartu eta Logroñoko lagunekin geratzen gara afaldu eta zeozer hartzeko. Eskertzekoa Aitor gu laguntzeko prest egotea beti.

Ekainak 23 ostiraleko goiza azken ukituekin igarotzen dugu. Azken pertsonaien kokapena erabaki eta geratzen direnak belkroarekin aurkezten. Erakusketaren azalpen idatziak sarreran jartzen ere. Bukatuta. Azken unean sarreran ploter batzuk egitea komeni dela esaten digute. Ados. Goyo aurkezten digute, udaletxeko diseinatzailea. Harrigarria udal batek diseinatzaile eta inpresiorako azpiegitura propioak edukitzea. Hau jakin ezkero aurrez egingo genuke lan hau eta ez azken unean presaka…baina Goyoren prestotasunak eta gauzak ondo egiteko gogoak konpentstu egiten du. Diptikoak eta kartelak egiteko materiala ematen diot. Arratsaldean pronba batzuk erakutsiko dizkidala esaten dit nire oniritzia emateko eta martxan jartzeko. Goyoren jarrerak harritzen gaitu, handia tipoa. Horrela lan egin daiteke, bai horixe.

Irekieran pertsona gutxi gaude: Piedad eta Montse La Gota de Leche-koak, Aitor Allende eta Raul Logroñoko lagunak, Murfi ta ni, eta noski, informazioko neskak. Luze gaude hitzegiten Logroñotik joan  baino lehen.

Ekainak 30 ostiralean Logroñora itzuli nintzen nere lana aurkeztera beste zenbait sortzaileen lanetik batera. La Gota de Lechen izan zen eta bertan Estibaliz Biota, Allende Esteban eta Neo Proyect-en lanak ezagutu ahal izan genituen. Familia eta lagunartean ondo pasatu genuen. Perstonalki aberasgarria izan zen nere proiektuak nola planteatzen ditudan aztertzea eta besteei azaltzen saiatzeko ariketa. Ekitaldi honetan Roberto Artefactoko beste koordinatzaile bat ezagutzeko aukera izan nuen.

Mila esker Logroñoko Udaletxeari, bereziki La Gota de Leche-ri (Piedad, Susana eta Roberto) nere lana erakusteko aukera eskeintzeagatik. Aitorri bere etxea eskeintzeagatik eta dan bezala izateagatik. Eta elkarrekin momentu onak izan ditugun pertsona guztiei: Esti, Leti, Allende, Raul, Unai, Sandra.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *