BIZIBIDEAK/GANARSE LA VIDA – MODO (JARDINES DUQUE DE RIVAS) – KORDOBA (ANDALUZIA) 2015/12/12 – 2016/01/08

Bizibideak lana irailean bukatuta, Bastero Kulturgunean aurkezpen mundiala eginda, Andoaingo Udalak euskara eta migrazioaren inguruan antolatutako erakusketako diseinua egin nuen Iñaki Gozalo “Wentxi”-rekin batera. Bi erakusketak areto berdinean izan ziren eta beraz, bi hilabete bertatik ia atera gabe igaro nituen. Brometan esaten nuen bezala biltegian ohea jartzea bakarrik falta zitzaidan…
Abenduan Kordoban Bizibideak erakusketa jartzeko gonbitea luzatu zidan laguna dudan Jorge argazkilari kordobarrak. Noise kolektiboko partaide da Jorge eta Modo taldearekin batera hilabeteko lehenego larubatean ekitaldiz betetako eguna antolatzen dute.
http://wearenoise.es/
Modo taldeak Kordobako erdigunean dagoen Jardines De Duque De Rivas-eko Pergola kudeatzen du. Sortzaileentzako bulegoez gain, erabilera anitzeko gela bat eta kafetegi bat osatzen du Pergola eraikinak. Bere lana sorkuntza kulturalera zuzendutako talde bat da.
http://modo.soy/index.html
Askatasun osoa eman zidaten nahi nituen espazioetan nire pertsonaiak jartzeko. Horretaz gain, Jorgek zenbait komertzioekin hitzegin zuen hasierako egunetan zenbait pertsonaia hirian barrena zabaltzeko. Banuen pertsonaiak erakusketa aretotik kanpo nola funtzionatzen zuten probatzeko.
Ni Alaitz lagunarekin batera joan nintzen, eta bestetik Xativako Edu Frances lagun argazkilaria ere bertaratuko zela esan zigun. Beraz, Bizibideak lan erakusteaz gain, lagun zaharrak elkartu ginen Kordoban astebukaera pasatzera. Jorge orain La Casa Azul etxean bizi da eta bertan eman ziguten ostatu.
La Casa Azul egiteko, pentsatzeko, sentitzeko eta harremanetarako modu berriak sortu edo elkarbanatzeko bilgune eta sorkuntza kolektiborako espazioa da. Gainera, kolektiboa osatzen duten zenbait pertsonen bizilekua da.
LA CASA AZUL Espazio Soziokultural eta Agroekolojikoa
http://lacasaazul.cordoba.cc/

Iritsi ginen egunean Jorgek komertzioak erakutsi zizkigun eta leku bakoitzean zein pertsonaia jarriko genuen erabaki genuen, hurrengo egunean areto nagusiora joan baino lehen.
Horrela banatu genuen erakusketa:
-La Casa Azul-eko patioan agropunka eta erlezaina
-La Bicicleta tabernan txirrindularia.
-Limbo tabernako eszenatoki txikian bakarlaria.
-Organico jatetxeko sarreran sukaldaria.
-Berlanga tabernan apaiza.
-El Clandestino tabernako sarreran ertzaina.
-Arc-en-ciel Galerian argazkilaria.
-La Caña de España tabernan lehendakaria.

Komertzio guztiak askatasun osoa eman ziguten gure lana egiteko garaian, La Caña de España-koak izan ezik. Taberna udaletxe ondoan dago eta izena dela eta kokalekua ikusita, ez genuen dudarik egin; agintariaren tokia zen. Jabea azaldu zen lehendakaria taberna iada aurkeztuta genuenean eta ez zion batere graziarik egin; ez zuen gure umorea ulertu. Ero moduan jarri zen Jorgeri kontu eske eta pertsonaia kentzeko aginduz: politikariak bertara etortzen zirela…pentsaera guztietako pertsonak bertaratzen zirela… Guk ez genuen ezer ulertzen, gaur egun aurreiritzi hoiek zenbaiten buruetan lekua izateak; harrigarria iruditu zitzaigun. Beste pertsonaia bat ekartzeko eskatu zuen. Jorgek hori edo bat ere ez erantzun zion. Pertsonaiarekin etorritako bidetik itzuli ginen eta erabat harrituta. Jorgek izan zuen haserrealdi handiena, jabeak berak eskatu bait zion erakusketan parte hartzeko asmoa. A que nivel.
Lehendakaria erabilera anitzeko gelaren erdian jartzea erabaki genuen, musika festako buru. Arrakasta handia izan zuen eta bertaratutako pertsonak bostekoa eman eta argazki ugari atera zituzten. Beste pertsonaiak kafetegitik eta eraikineko beste tokitan banatu genituen. Zailtasun handiena kristalean kanpo aldera jarritako pertsonaik eman ziguten aurkezteko garaian. Belkroarekin aurkeztu genituen paretetan eta sukaldeko gantxoekin kristaletan.Egun batzuk igarota, komertzioetako pertsonaiak jaso eta Modo eraikinean aurkeztu genituen denak batera.

Eskerrak Noise eta Modo taldeei erakusketa antolatzeagatik, bereziki Jorgeri. Eskerrak La Casa Azuleko pertsonei izandako harreragatik eta emandako tratu goxoagatik. Eskertzekoa ere komertzioek emandako aukera eta jarritako erraztasun guztiak. Eta noski eskerrak bihotz-bihotzez Manuel eta Isabeli, Jorman tabernako gosari, bazkari eta aperitibo zoragarriengatik. Jormanek ez dauka parekorik munduan!!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *