Argazkialdia’15 Irizar Argazki Jaialdiaren barne Beñat Arregi (1973-2004) autoreari omenaldia xume bat egitea izan zen gure asmoa. Bastero Kulturgunean berak egindako lanez osatutako erakusketa dugu eta Andoaingo kaleetan esku-hartzeak egin ditut. Andoaianen hartutako txuri beltzeko 35 mm.ko argazkiak aukeratu nituen , non, herriko gizarte mugimenduak azaltzen diren. Argazki esku-hartzeak txuri beltzean eta formatu handian aurkeztu dira, 1:1 eskalara ahalik eta gehien gerturatzearren eta jatorrian argazkiak hartu ziren leku berberean jarri genituen. Proiektu honek espazioa eta denbora uztartzen ditu.
Proiektu hau Low Cost Culture filosofiapen gauzatu da. Beraz, argazkiak A3tan zatitzea eta puzzle baten moduan zati guztiak lotzea izan zen lehenengo erabakia. Ondoren milaka argazki dituen artxiboa begiratzea eta erabiliko ziren argazkiak aukeratzea izan zen. Honek beste baldintza sahiestezin bat darama: kokapena. Aukeratu nituen gaiak zituzten kokapenak aztertu ondoren, herriko leku ezberdinak eskeintzen zuten baldintzak aztertu nituen. Zenbait pareta babespean eta baldintza onetan aukeratu nituen eta ondoren kaleetako osagai ezberdinak ematen zidaten aukerak aztertu nituen. Autobus geltokiak eta bajoetako lehioak interesgarriak iruditu zitzaizkidan etra argazkiak bertan txertatzea erabaki nuen, espazioen ezaugarriez probestuz.
Lan handia egin genuen, lehenengo irudiak osatuz (handienak 90 A3 zituen), eta ondoren paretetan aurkezten. Esku-hartze gehienak kolarekin aurkeztu ziren, aipatutako bajoko lehioak kenduta, hauek grapekin aurkeztu ziren. Egia esateko prozesu osoa aurrez pentsatu bezala atera zen eta ez zen aparteko arazorik izan. Gainera neretzat ere, nahiz eta zihur egon potentea izango zela emaitza, behin eginda zenbaitetan ni neu harritu egin nintzen lortutako emaitzarekin. Emaitza 7 espazio eta 10 irudi Andoaingo kaleetan.
Behin aurkeztuta, beste bi kezka berri azaldu ziren: bata eguraldiarena eta bestea jendearen erantzuna. Esku-hartzeak Andoainen izanagatik, eguraldiaren ezaugarriak onartzea besterik ez zegoen. Jendearen erantzuna da nahiko harritu nauena. Alde batetik egon dira jendearen intentzio txarra jasan dutenak, bai paperari maltzurki tiraka edo baita gainean kartelak jarri dituztenak ere. Hau eguraldia bezala onartuta nuen. Bestetik, esku-hartzea konpontzera edo txukuntzera joan diren herritar anonimoak ere, kasu batzuetan zinta transparentearekin edo baita txintxetekin argazkiak konpontzera joan direnak….azkeneko hauei miresmena azaltzeaz gain, eskerrak ematea besterik ez, bihotzez.
Onartu beharra daukat harro nagoela anaiari horrelako omenaldi bat eskeini izana eta herritarrengandik erantzun ona jaso izana. Harro ere ingurukoak eman didaten baldintzagabeko babes eta laguntzarekin ere. Eskerrak eman bihotzez zuzen edo zeharka proiektu hau posible egin duten guztiei: Aita, Iñaki, Jaime, Aitor, Joli, Aner, Aritz ( prestaketa eta muntaia elitea! ), Maiza-Otaño familia, Iñaki Zabaleta, Ana Otaegi ( zuen jabetzak esku-hartzeko baimenagatik), Kojo, Pello, Xato, Joxan ( olinpiada popularrak argazki artxiboa uzteagatik), Tren Txiki Argazki Elkartea ( eskanerra erabiltzen uzteagatik), Argazkialdia’15 Irizar jaialdiko antolatzaileei ( anaiari omenaldia egiteko aukera emateagatik) , Urrats Inprimategia ( azaldutako pazientziagatik eta egindako lan finagatik).
Eta bereziki, zuri Beñat, izan zinen bezalakoa izanagatik eta utzitako ondare aberasgarriagatik.
