Bizibideak- Bastero Kulturgunea (Andoain) 2015/10/09 – 2015/11/14

“Globalki, hire zoriaren %50 jaioterriak baldintzatzen du. %20 hire gurasoak nor diren eta hire ahaleginak, prestakuntzak edo trebetasunak hire etorkizunaren %20 bakarrik baldintzatuko du”

Branko Milanovic ( Serbia, 1953ko urriak 24)

Ekonomilaria eta Munduko Bankuaren ekonomia saileko ikerketa buru ohia

 

bizibideak_bastero_web

Azkenaldian bloga nahiko utzita nuen eta 2016 urteko hasiera honetan berriro bertan idazteko saiakera egitea erabaki dut. Lehenik eta behin pasatako urteko azken hilabeteetako nere jardunaren nondik norakoak eta hauek sortu dizkidaten bizipenekin hasi nahiko naiz. Iaz martxan jarritako blogak jarraipena izan behar duelako, nagitasuna alde batera utzi eta idazteari ekin diot.

2015. urtea intentsoa izan da. Udaberrian Argazkialdia’15  Irizar Jaialdiaren  barne, Beñat anaiari merezitako omenaldia eskeini ondoren, Andoaingo Kale Nagusia biziberritzeko udalak bultzatuta esku hartzea egin genuen Alaitz eta biok. Udaran lanean jarraitu nuen Bizibideak nere lanaren 2. zatia aurrera eramaten. Bi urte lehenago hasitako eta idatzitako lanari ekin nion: jantziak eta atributoak lortu, pertsonaiei forma eman eta laguntzaileak inplikatu. Bi laguntzaile paregabe izan nituen estudioko lanak aurrera eramateko: Alaitz Bikuña argazkilaria eta Miren Perez makilatzailea.

Irailean inpresio probak egin nituen eta pertsonaiak siluetatzeko ideia ondo funtzionatzen zuela ikusi nuen. Hasieratik lanak eskatzen zidan aurkezpen formatoa ondo funtzionatzen zuenez, posprodukzio lanetan pasa nuen iraila osoa. 27 pertsonaia osatzen zuten erakusketa eta pieza kopurua kontutan hartuta, gauzak ondo egin behar nituela argi nuen. Lortutako emaitzarekin gustora geratu nintzen eta inpresioen kalitatea ona izan zela onartu beharra daukat. Azkenean, urtean zehar herriko kaleetan argazki esku hartzeak egin nituenez, Bastero Kulturguneko arduradunekin hitzegin ondoren, pertsonaia guztiak erakusgelan jartzea adostu genuen. Inpresioak 3 mm.ko pvc-an egin nituen, materiala siluetatzeko egokia zen eta garraiatzeko arina. Hasiera batean, barruko espazioaren paretak  egurrezko panelak izanik, sarrerako espazioko porlanan jartzeko moduak duda gehiago eman zizikidan. Bi aldeetako zintarekin aurkeztu nituen piezak paretetan eta egun bat bertan utzi proba moduan. Proba ondo gainditu genuenez, erakusketa osoa aurkezten hasi ginen. Irrika nuen pertsonaiak espazioarekin jolasteko ideia hori lantzeko eta Basteroko erakusgela horretarako aproposa zen. Pertsonaiak espazioarekin jolasteaz gain, beraien artean ere elkarrizketak sortzeko intentzioa izan nuen. Sarreran eskalea jartzea erabaki nuen, kaleko formatoa probatzeko eta honek herritarrengan izango zuren erreakzioa ikusteko.  Eskalearen nondik norakoa sarrera propioa behar du blog honetan, bai horixe.

Erakusketa aurrera joan ahala,  barruko espazioak duen hezetasunak arazoak eman zizikidan eta batzuk erori egin ziren. Berriro zinta gehiago jarri eta oinarrian zenbait piezei iltze txiki batzu jarri genien  eroriko ez zirela zihurtatzeko.

Irekiera ekitaldia jendetsua eta atsegina izan zen, nere herrian izanik, familia, lagunak eta urbileko pertsonez inguratuta egon bait nintzen. Aurkezpena egiteko garaian, unkitu nintzela ezin uka. 2013an Bartzelonan hasi nuen lan hau, argazkilaritza ikastaro batzuk egiten ari nintzela.  Osaba Pellok baldintzarik gabe Les Planes-eko bere etxean hartu ninduen garai haietan eta bere bizitzako azken urteak izan ziren. Lan honek badu bere eragina eta egia esateko, aurkezpen hitzetan gogora ekarri nuenean, erabat unkitu eta eztarrian korapiloa sortu zitzaidan. Milesker Pello hirekin bizitza partekatzeko opariagatik.

Behin lanaren aurkezpena eginda, pertsona ugarik bere harridura azaldu zidaten. Irekiera ekitaldirako gonbitea luzatu nienean argazki erakusketa bat ikusteko asmoarekin bertaratu bait ziren eta topatu zutena beraien ideiatik urrun zegoela onartu zidaten.  Pertsonaiak errealitatetik ahalik eta urbilen egoteko intentzioa zuen nere aurkezpen formatoak eta ikusleen iritziak entzunda, lortu nuela esan dezaket. Jana eta edana ugari jarri genuen irekiera ekitaldira azaldutako orori esker ona azaltzeko eta une goxo bat partekatzeko.

Erakusketak iraun zuen 5 asteetan 600 pertsona gerturatu dira erakusgelara. Irekiera ekitaldian 100 lagun inguru gerturatu ziren. Kopuru ona herri baterako. Erakusketan jarri nuen bisita liburuan ikusleen iritziak onak dira, lanak harridura sortu diela eta bide horretatik jarraitzeko animoak gehienetan. Aipatzekoa azkenengo bi asteburutan erakusketan egon nintzen egunetan ikusleak gerturatu izana lanaren inguruan galderak eta irrikak azaltzera. Eskertzekoa, Andoaingo Ikastolako  ikasleak goiz batean erakusketa ikustera etorri  eta haiekin lanaren inguruan solasalditxo bat eduki izana, gaztetxoaek nire lanaren inguruan duten ikuspegia eta  iritzia ezagutzea interesgarria izan bait zen.

Eskerrak bihotzez: Alaitz eta aitari  muntaian egindako lanarengatik, ama eta familiari luntx goxua prestatzeagatik, Mikel “Tranpo”ri jaki goxuak ekartzeagatik, Joliri ikusentzunezkoa prestatzeagatik, Oier, Ixa eta Ikerri  inpresio lanetan izandako jarreragatik eta gomendioengatik, Jon eta Asier Basteroko langileei eskeinitako laguntzagatik, Garbiñe eta Patri kultura teknikariei emandako babeseagatik eta Aitziber eta Esti kultura zinegotziei egindako apostuagatik.

Mila esker erakusketara gerturatu  eta ein batean nere lanaren parte izatera animatu zaretenoi.

 

 

Andoaingo Bastero Kulturguneko erakusgelan egongo naiz

Autorea eta ikuslearen arteko harremana garrantzitsua dela pentsatu dut beti; are gehiago lan honetan. Ikuslearen eta nik sortutako pertsonaien arteko enpatia sortu nahi dut, bizibideen inguruan nik egindako hausnarketa  ikusleak ere egin dezan.

BIZIBIDEAK  erakusketaren azken bi asteetan Bastero Kulturguneko erakusgelan egongo naiz, nire lanari buruzko edozein kritika entzuteko eta galderei erantzuteko prest: kontzeptuaren inguruan, formalki hartutako erabakien inguruan, irudiak sortzeko tekniken inguruan, erabilitako materiala, bidean sortutako zailtasunak, kontutan hartu beharreko gaiak, irudien inpresioak… lan honek sortzen dizun edozein irrika ongi etorriak izango dira.

Egun hauetan duzu aukera:

Azaroak  6 Ostirala           18:00 – 20:00

Azaroak  7 Larunbata       10:30 – 13:30

Azaroak 13 Ostirala          18:00 – 20:00

Azaroak 14 Larunbata      10:30 – 13:30

 

erakusketa_autorea

 

 

BIZIBIDEAK ERAKUSKETA IREKIERA EKITALDIA BASTERO KULTURGUNEA (ANDOAIN) 2015/10/09

Lehenik, eskerrak irekiera ekitaldi honetara gerturatu zareten guztioi.

Ondoren, Andoaingo Udala eskertu nahiko nuke Basteroko Erakusgela honetan nere lana aurkezteko aukera emateagatik. Andoaingo autoreei beren lanak erakusteko aukera ematearen aldeko apostua azpimarratu nahiko nuke eta ildo horretatik jarraitzera animatuko nituzke, herritarrak bertako autoreak egiten dituzten lanak ezagutzeko espazioa bihurtzeko Bastero Kulturguneko erakusgela hau.

Bizibideak lanari dagokionez, lehenik aurrekariak azaldu nahiko nituzke:

Abiapuntua 2013an du. Garai haietan, Bartzelonan zenbait kurtso egin nituen argazkilaritza dijitalean nere ezagutzak sakontzeko. Argazkilaritza dokumentalak irrika sortu izan dit beti baina, kurtsoa aukeratzeko garaian, Proiektuen Sorkuntza kurtsoa egitea erabaki nuen Positivo Directo taldearekin CFD eskolan. Argazkilaritza errealitateak sortzeko baliabide dela ikusi nuen eta irriki horren bultzadaz hasi nuen lana hau. Ikasketak bitartean egonaldia osaba Pelloren etxean eman nuen eta berarekin izandako hizketaldi amaigabeen eragin sakona onartu nahiko nuke. Asko oroitu naiz berarekin erakusketa prestatze lanetan eta pena asko ematen dit berak lanaren emaitza ikusi ahal ez izateak.

Lanaren funtsa Euskal-Herrian izan nitzakeen bizibideak erakustean datza. Kontzeptualki zenbait erabaki hartu nituen lana hasterako garaian. Gaiaren tratamendua ahalik eta neutroen egitea erabaki nuen, bizibide bakoitzaren zilegitasunean sartu gabe. Bestalde, autoerretratuak egiteko erabakia dago, trasformismo prozesuaren bidez, nolabait neure burua pertsonaia bakoitzaren azalean jarriz. Konturatu nintzen, nere bizitzan, ikasketak edo lan mundua norabideratzeko aukera izan dudan eta “aukeratzeko askatasuna”-ren garrantziaz ohartarazi zidan. Formalki berriz,  jantzi eta atributoen bidez, bizibide ezberdinak azalduko zituen pertsonaiak eraiki nituen. Hasieratik, aurkezpen formatoa errealitatetik ahalik eta gertuen izatea aukeratu nuen, ikusleak bere burua isladatua ikus zezan eta pertsonaiekiko enpatia sortzeko helburuarekin. Behin pertsonaien jantziak eta atributoak lortuta, argazki saio expresen bidez, idatziz eraikitakoa irudietan isladatzen genuen. Baliabide gutxikin egitearen arrazoia, estetikari eta espresioei pisua ematearren da. Argazkietan posprodukzio lana badago, baina argiak ajustatzeko eta objeturen bat kentzeko ez besterik.

Erakusketa osatzen duten 27 pertsonaiak gauzatzeko zailtasun handiena pertsona asko inplikatu beharra izan da;  bakoitzaren jantziak, atributoak edota bizibideari buruzko xehetasunak biltzeko. Adibide moduan,  artzairen pertsonaia egiteko garaian lagun batzuk 400 km. egin izana, artzaiak behar bezalako artzai txakurra izan zezan! txunditu ninduten. Azpimarratzekoa ere, aizkolariaren pertsonaia egin nahi eta aizkolariarekin kontaktua eginda zegola, harekin geratu nintzenean, argazki estudiora hurbiltzeko eskaini zenean, enborra ta guzti, saioa egiteko. Estudioa aizkolari proba txo! enbor osoa moztu zuen eta gainera aizkolari moduak zuzendu eta bere ekarpenak egin zizkidan. Handiak zuek!!

Ezinbestekoak izan dira argazki saioak egin diren bi faseetan izan ditudan laguntzaileak:

ESTETIKA ETA MAKILLAJEA:     GARI IRUSTA – MIREN PEREZ

ARGAZKI LAGUNTZAILEAK:     IVAN FERRERES – ALAITZ BIKUÑA

Eskerrak eman zuzenean edo zeharka lan honetan lagundu duzuen guztiei:

GONZALEZ D’ MENDIGUTXIA-GARMENDIA FAMILIA, ARREGI-GARMENDIA FAMILIA, ROJO-ARREGI FAMILIA, ALONSO-MARTIRENA FAMILIA, IRUSTA-ZINKUNEGI FAMILIA, ZUNZUNEGI-VALLE FAMILIA, IGELUTS BASERRIA, POSITIVO-DIRECTO,  CFD, GRISART, JATEKO BARAZKIAK, URRATS, KEINU, LI, TXINDOKI,  SASTRERIA GONZALEZ, GAZTAÑAGA SAGARDOA, CORREOS ANDOAIN, LAURA, XABI, RODRIGO GOMEZ, MARC ROMEU, XABIER MAIZA, JOMES, JOXAN GOYA, GUNTER, TAPE, VIRGI, ARTUR ESTRADA, JORDI VIDAL, EDU FRANCES, MIKEL HERCE, IZASKUN SOLA, XOLA, ANDONI ALVAREZ, SAIOA VITORIA, JOSEMA SETIEN, JAVI ITOIZ, OSCAR GOÑI, IÑIGO MURFI, IXA LETAMENDIA, OIER EGAÑA, JOSEBA MAIZA, BIXENTE ALDUNZIN, JOSEBA OTAEGI, JOSEMA SETIEN, FONTA, TXITA, ROSA, KULU, IBAI  IRADI, TRANPO,  EMILIO, FITO OIARZUN , IKER VALLE, JOSI, MAIKA, IÑAKI ARRUTI, JOLI,

Gartxot Arregi

2015eko urriak 9

 

 

PRENTSA

Aiurri aldizkaria www.aiurri.com/berriak.php?id_edukia=32832  

                        www.youtube.com/watch?v=3A7Ek63OYfY&feature=youtu.be

Diario Vasco www.diariovasco.com/buruntzaldea/201510/09/bastero-ofrece-danza-fotografia-20151009001936-v.html

Andoaingo Kale Nagusia biziberritzeko plana

2014ko irailean Arte Ekintza kolektiboko Edurne Pisador eta Olaia Zapirain, Andoaingo Udalaren ekimenaren berri eman zidaten eta horrekin batera bertan parte hartzeko gonbitea luzatu. Udalaren ekimena, Kale Nagusian kokaturiko 3 esku-hartzeeez osatuta zegoen: Kale Nagusia eta Kale Berria arteko eskailerak margotzea, itxita dauden 3 dendetako erakusleihoak biniloz apaintzea eta Correos pareko paretan mural bat egitea.

Arte Ekintzak eskaileren murala egiteko konpromezua bere gain hartzen zuten eta Edurne “ormak irekitzeko” nere irrikaren jakitun izanik, Correos pareko paretan murala egiteko proposamena luzatu zidan. Etxe bat osatuko lukeen ideia sortu zen eta Alaitz Bikuñak eta biok konpromezua hartu genuen bertan lan bat sortzeko.  Jarrain Iñaki Gozalo Erro “Wentxi”  erakusleihoetan lana egiteko konpromezua ere hartu zuen, beraz, osatua zegoen Kale Nagusiko 3 esku-hartzeen egileak.

Otsailean Wentxik bere lana aurkeztu zuen eta maila altua erakutsi zuen argazki zaharrez eta bere marrazkiez osatutako 3 erakusleihoentzako bere lanetan. Lan potentea eta Kale Nagusia kolorez jantzi zuena. Herritarren harrera ere oso ona izan zen eta beste esku-hartzeen egileok larritzen ere hasi ginen ez ote zuen Wentxik maila oso altua jarri lehenengo lana izateko. Eguraldia beti da baldintza sahiestezina Andoainen eta honek beste lanak atzeratzea ekarri zuen. Horrela, lan guztiak batera aurkeztu beharrean, banaka eta memetu ezberdinetan aurkeztea erabaki genuen. Maiatzean eguraldiak tregua bat eman zuen eta Arte Ekintzako emakumeak eskaileretako murala hasi eta osatu zuten. Berriro ere maila altua eta herritarren harrera oso ona. Eskaileretako grisa desagertarazi eta kolorez jantzi zuten ingurua. Garai haietarako Alaitz eta biok larritzen ere hasi ginen…maila mantenduko al genuen?

Etxe bat sortzeko ideia,  argazkiz egitea pentsatu genuen hasiera batean, baina, denbora aurrera joan ahala, argi ikusi genuen kontrabentanak eta lore fisikoak  indarra emango ziola lanari. Hiru irudien bidez, sakonera bisuala sortuko genuen eta objetu fisikoekin errealitae puntu hori. Zenbait leiho enpresa bisitatu genituen, egurrezko kontrabentanak lortzeko. Beste lan garrantzitsua, argazki egiteko kokapen egokia lortzea zen. Sortu nahi genuen irudiaren ezaugarriak betetzen zituzten bi etxe topatu genituen:  Etxeberrieta auzoko atzekaldean bata eta Kale Nagusian bertan bestea. Beste eginbeharrak genituenez, lana osotasunean burutzea luzatu egin zitzaigun eta azken fase hau egitea asko kostatu zitzaigun. Gure asmoa jende gaztea argazki eszena bakoitzean behar genituen pertsonaiak egiteko erabiltzea zen, baina, azkenean guk geuk ateratzea beste aukerarik ez genuen izan. Horrela, etxe baten eguneroko eszenak sortzetik, bizitzako oinarrizko beharrak diren – plazerrak direnak era berean-   jatea, lo egitea eta kaka egitea osatu zuten leihoetako 3 irudiak. Behin irudiak sortu, posprodukzio lanak egin eta inprimatu ondoren, muntaketa prestatu genuen.Uztaila erdialdeko larubata arratsalde bat pasa genuen muntatzen eta pentsatu bezala joan zen dena.

Orokorrean ondo geratu da esku-hartzea, nahiz eta hobetu daitezkeen zenbait gauza egon. Egia esateko lehen txoko utzia eta iluna izandakoak beste itxura bat hartu du; argia eta bizia. Hasieran jarritako helburua ondo bete dugula esan dezaket, esku-hartzearen bidez “orma irekitzea” lortu dugula eta lehen pareta traketsa zena, leku interesgarria bihurtu dugula.

Iada hilabete pasata,  harrigarria eta poztekoa herritar ugariren aldetik jasotako aipamenak eta zorionak. Azpimarratzekoa adin guztietako  herritarrak azaldutako harrera. Eskerrak eman herritarrei eta bizilagunei loreak ureztatzeagatik.

Mila esker bihotzez:  Wentxi, Edurne Pisador, Olaia Zapirain, Ixa & Iker , Ana Carrere ( eskeinitako konfiantza eta pazientziagatik),  Juantxo Arregi, Arantxa Garmendia ( muntaketa ekipo ezinobea) ,  Sabin, Axier Miron ( zuen etxeetan sartzen uzteagatik) , Jordi Vidal, Ander Olabe ( argazki saioetako figurante ezinhobeak) ,  Willy, Mikel Herce, Dani Pardavilla, Ventaki, Gorostidi, Elizondo, Gorri-Iztuitza ( baliabide teknikoak errazteagatik) eta Andoaingo Udalari gure lana erakusteko aukera emateagatik. Eta bereziki hiri Alaitz, zaren bezalakoa izateagatik. Zorionak denoi!!

Beñat Arregi (1973-2004) Bastero Kulturgunean erakusketa

Beñat Arregi (1973-2004) erakusketa, autore andoaindarrak utzitako ondare artistikoaren aukeraketa bat da. Baliabide artistiko ezberdinekin esperimentatzeko intentzioa argi ikusten da bere lanetan eta argazkiak garrantzi handia du. Eduki kontzeptual handiko eta aurkezpen pertsonaleko lanak dira.

Erakusketa, Eduardo Arreseygor eta Gartxot Arregik koordinatutako dokumentazio, sailkatze eta kontserbazio lan baten emaitza dira eta Argazkialdia’15 Irizar Argazki Jaialdirako espreski prestatua autorearekiko aitorpen gisa.
Ekainaren 14a arte erakusketa Bastero Kulturgunean.
Ehunmila isiltasun – Eduardo Arreseygor
Barne begirada – Gartxot Arregi

31 hitzorduak – Beñat Arregi

Transformer – Beñat Arregi

 

 

 

Beñat Arregi (1973-2004). Argazki esku-hartzeak Andoaingo kaleetan

Argazkialdia’15 Irizar Argazki Jaialdiaren barne Beñat Arregi (1973-2004) autoreari omenaldia xume bat egitea izan zen gure asmoa. Bastero Kulturgunean berak egindako lanez osatutako erakusketa dugu eta Andoaingo kaleetan esku-hartzeak egin ditut. Andoaianen hartutako txuri beltzeko 35 mm.ko argazkiak aukeratu nituen , non, herriko gizarte mugimenduak azaltzen diren. Argazki esku-hartzeak txuri beltzean eta formatu handian aurkeztu dira, 1:1 eskalara ahalik eta gehien gerturatzearren eta   jatorrian argazkiak hartu ziren leku berberean jarri genituen. Proiektu honek espazioa eta denbora uztartzen ditu.

Proiektu hau Low Cost Culture filosofiapen gauzatu da. Beraz, argazkiak A3tan zatitzea eta puzzle baten moduan zati guztiak lotzea izan zen lehenengo erabakia. Ondoren milaka argazki dituen artxiboa begiratzea eta erabiliko ziren argazkiak aukeratzea izan zen. Honek beste baldintza sahiestezin bat darama: kokapena. Aukeratu nituen gaiak zituzten kokapenak aztertu ondoren, herriko leku ezberdinak eskeintzen zuten baldintzak aztertu nituen. Zenbait pareta babespean eta baldintza onetan aukeratu nituen eta ondoren kaleetako osagai ezberdinak ematen zidaten aukerak aztertu nituen. Autobus geltokiak eta bajoetako lehioak interesgarriak iruditu zitzaizkidan etra argazkiak bertan txertatzea erabaki nuen, espazioen ezaugarriez probestuz.

Lan handia egin genuen, lehenengo irudiak osatuz (handienak 90 A3 zituen), eta ondoren paretetan aurkezten. Esku-hartze gehienak kolarekin aurkeztu ziren, aipatutako bajoko lehioak kenduta, hauek grapekin aurkeztu ziren. Egia esateko prozesu osoa aurrez pentsatu bezala atera zen eta ez zen aparteko arazorik izan. Gainera neretzat ere, nahiz eta zihur egon potentea izango zela emaitza, behin eginda zenbaitetan ni neu harritu egin nintzen lortutako emaitzarekin.  Emaitza 7 espazio eta 10 irudi Andoaingo kaleetan.

Behin aurkeztuta,  beste bi kezka berri azaldu ziren: bata eguraldiarena eta bestea jendearen erantzuna. Esku-hartzeak Andoainen izanagatik, eguraldiaren ezaugarriak onartzea besterik ez zegoen. Jendearen erantzuna da nahiko harritu nauena. Alde batetik egon dira jendearen intentzio txarra jasan dutenak, bai paperari maltzurki tiraka edo baita gainean kartelak jarri dituztenak ere.  Hau eguraldia bezala onartuta nuen. Bestetik, esku-hartzea konpontzera edo txukuntzera joan diren herritar anonimoak ere, kasu batzuetan zinta transparentearekin edo baita txintxetekin argazkiak konpontzera joan direnak….azkeneko hauei  miresmena azaltzeaz gain, eskerrak ematea besterik ez, bihotzez.

Onartu beharra daukat harro nagoela anaiari horrelako omenaldi bat eskeini izana eta herritarrengandik erantzun ona jaso izana. Harro ere ingurukoak eman didaten baldintzagabeko babes eta laguntzarekin ere. Eskerrak eman bihotzez  zuzen edo zeharka proiektu hau posible egin duten guztiei: Aita, Iñaki, Jaime, Aitor, Joli, Aner, Aritz ( prestaketa eta muntaia elitea! ), Maiza-Otaño familia, Iñaki Zabaleta, Ana Otaegi ( zuen jabetzak esku-hartzeko baimenagatik), Kojo, Pello, Xato, Joxan ( olinpiada popularrak argazki  artxiboa uzteagatik), Tren Txiki Argazki Elkartea ( eskanerra erabiltzen uzteagatik), Argazkialdia’15 Irizar jaialdiko antolatzaileei ( anaiari omenaldia egiteko aukera emateagatik) , Urrats Inprimategia ( azaldutako pazientziagatik eta egindako lan finagatik).

Eta bereziki, zuri Beñat, izan zinen bezalakoa izanagatik eta utzitako ondare aberasgarriagatik.

 

 

 

 

 

400 URTE: MUNDURA ZABALTZEN – APIRILAK 25 LARUNBATA

Eguraldia lagun izan genuen. Hala izanik, Bastero Plazan egin genuen Andoaingo postalen tailerra. Giroa ezinobea izan zen. Nahiz eta pertsona gutxik izena eman, herritar asko urbildu zen postalak egitera eta tailerrean parte hartzera.

Aurkeztutako argazkietan denetarik zegoen, baina, orokorrean maila txukuna egon zela azpimarratu behar.  Aipatzekoa parte-hartzaileek postalak sortzeko azaldu zuten gogoa eta  haur txikiak marrazkiekin sortutako postalak. Egia esateko harrituta utzi ninduen herriko txikitxoak marrazten erakutsi zuten trebezia. Antolaketa aldetik, aparteko arazorik ez zen izan, nahiz eta, obetu daitezkeen gauzak egon.

Atzo  apririlak 28 asteartea postalak bidali ziren eta iada bueltaka ibiliko dira munduan zehar.

Eskerrak parte-hartzaile guztiei tailerrera gerturatzeagatik eta azaldutako jarreragatik. Gorkari laguntzaile ezinobea izategatik  eta musika bikaina jartzeagatik. Joliri haurren marrazki-postalak saila antolatzeagatik  (potentea benetan). Familiari eta Juliusi bertan laguntzeko prest egoteagatik. Milesker denoi.

Gogoratu Maiatzak 30 Larunbata beste tailerra egingo dugula Argazkialdia15 Irizar argazki jaialdiaren barne. Zure postala sortzeko gogoz baldin bazabiltza, badakizu, izana eman maiatzaren 12tik 28ra Bastero Kulturgunean edo azaldu bertara egun bereberean.

http://www.argazkialdia.com/eu/

 

400 URTE: MUNDURA ZABALTZEN

 

andoaingo_postalak_bloga

Herriaren urteurren ospakizuna munduko edozein txokotara zabaltzeko postal tailerra dugu hau. Andoaingo argazkiak ekar ditzazkezu eta postalak bihurtuko ditugu, urrutiko lagun edota senitartekoei bidaltzeko. Andoain herria gaitzat dituen argazkiak ekarri – etxean dituzun argazki zahar edo berri kuttunak edota sortu berriak – eta tailerrean Andoaingo Postalak sortuko ditugu.
Bakoitzak bere argazkiak postale bihurtzea, fisikoak egitea alajaina, badu bere xarama berezia. Argazkiak papereratzeak beti izan du bere xarma. Analojikoan kitzikagarria ere bada: laborategiko argi gorria, errebeladorean papera sartu eta irudia sortzen ikusteak…ez dauka parekorik. Gaur egun, garai dijitalean, argazkiak papereratzea noizbehinkako gauza izaten da nahiz eta milaka argazki egin eta beste hainbat irudi sortu birtualki. Gure argazkiak postale bihurtzean objetu fisiko bat sortzen da. Edozer sortzeak badu bere xarma, jakinda gainera posta arruntaren bidez bidaltzean hartzaile bat sortzen dugula eta postale fisiko hori jasotzeak momento atsegina eragingo diola, etxean posta arruntaren bidez ordain agiriak besterik jasotzen ditugun garai hauetan.

Parte-hartzaileak nahi adina argazki eta formato anitzetan aurkeztu ditzakezu: negatibo argazkia, diapositiba argazkia, argazkia paperean, mugikorreko argazkiak, kamara dijitaleko argazkiak…
Edozein proportzio : 2:3, 3:4, panoramikak…

APIRILAK 25 LARUNBATA Izenematea 7tik 23ra

MAIATZAK 30 LARUNBATA Izenematea 12tik28ra  –  Argazkialdia15 Argazki Jaialdiaren barne  http://www.argazkialdia.com/eu/

Bi ordutegi: 10:30etatik 13:30etara / 18:00etatik 20:30etara

Izenematea Bastero Kulturgunean DOAN izango da.

Azaldu Andoain buruzko zure begirada eta zabaldu munduko txoko guztietara.

Gartxot Arregiren gidaritzapean, Andoaingo Udalak antolatutako ekimena Andoaindarrak 400 Urte ospakizunen barne. http://www.andoaindarrak400.eus/

Andoaindarrak400logoa_bloga1